Athleticek San Mamesen jokatuko du Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka F Ligan
Athleticen emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatuko ditu Bartzelona eta Real Madrilen aurkako F Ligako partidak datorren denboraldian, Bilboko taldeak ostiral honetan jakinarazi duenez.
Irailaren 7an arituko dira Kataluniako taldearen aurka, F Ligako bigarren jardunaldian, eta urriaren 12an talde zuriaren aurka, zazpigarren jardunaldian.
Denboraldiko abonuak
Bestalde, Athleticek eta Realak iragarri dute denboraldi osoan emakumezkoen taldea ikusteko abonu bat sortu dutela.
Zuri-gorrien kasuan, San Mamesen eta Lezaman jokatuko diren partidak 45 euroren truke ikusi ahalko dira. Abonu horretan sartuta daude F Ligako 2025-2026 denboraldian etxean jokatuko dituzten 15 partidak.
Txuri-urdinen abonuak ere etxeko partida guztiak ikusteko aukera emango du, 95 euroren truke, gazteenek deskontuak izango dituztelarik. Txartelak ez du zenbakirik izango, baina eserlekua ziurtatuta egongo da beti.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du