Athleticek Olatz Santana atezaina fitxatu du
Athleticek Olatz Santana atezaina fitxatu du, Bizkaiko klubak asteazken arratsaldean iragarri duenez. 28 urteko hernaniarra Realetik iritsi da Bizkaiko klubera. Athleticen atezain berriak denboraldi baterako sinatu du, eta beste baterako berritzeko aukera badu.
Santanak, 2024-25 denboraldian, partida bat jokatu zuen F Ligan. Goreneko mailan Realarekin egin zuen debuta, 2021eko maiatzaren 9an, hain zuzen ere Athleticen aurka, Lezaman. Realean eta bere jaioterrian ez ezik, honako talde hauetan ere ibili da: Añorga KKEn eta Eibarren.
"Denboraldi batzuk daramatzat F Ligan, eta, protagonismo handirik izan ez dudan arren, uste dut eskarmentua eman diezaiekedala gazteei eguneroko lanean", adierazi du Olatz Santanak, fitxaketa baieztatutakoan.