Athleticek buelta eman dio Erromaren aurkako kanporaketari eta Europa Ligako final-laurdenetan da (3-1)
Athleticek Europa Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du Erromaren aurkako kanporaketa iraulita, final-zortzirenetako itzulerako partida 3-1 irabazita San Mamesen, Nicoren bi golekin eta Yuriren beste batekin. Zuri-gorriek partida ikusgarria jokatu dute joaneko partidako kontrako emaitzari buelta emateko (2-1) eta kanporaketa gainditzeko.
Zuri-gorriek oso modu erasokorrean hasi dute norgehiagoka, aurkaria area barruan sartuz eta presioa etengabe eginez. Horrela iritsi da lehen aukera, Iñaki Williamsen erdiraketa batekin, Maroan gutxigatik ez dena heldu errematatzera. Hala ere, Lehen sustoa Erromaren aldetik etorri da. Falta jaurtiketa batean Cristantek zutoinera bidali du baloia, baina jokaldiak ez zuen balio, jokoz kanpo baitzegoen.
Athletic eroso sentitzen zen zelaian, eta presio altuak eragina izan du. 11. minutuan, Maroanek atzelarien arteko pasea moztu du eta, bakarrik ihes egitera zihoala, Hummelsek lurrera bota du. Epaileak ez du zalantzarik izan eta txartel gorria atera dio azken defendatzailea izateagatik.
Jokalari bat gutxiagorekin, talde italiarra are atzerago sartu da eta 'lehoiak' izan dira erasoa jotzeaz arduratu diren bakarrak. Batez ere, erdiraketen bidez egin dute, Erromako jokalari gehiegi baitzeuden area barruan, baina aukerak kontaezinak izan dira. Lapurtutako baloi batean, Maroan bakarrik jarri da Svuilarren aurrean, baina baloia goitik botatzen saiatu denean kanpora joan zaio jaurtiketa. Ia jarraian, Nicok jaurtiketa gurutzatua jaurti du golaren bila, baina baloiak zutoinarekin egin du topo.
Ordu erdira, jokaldi nahasi batean, Maroanek aukera bikoitza izan du, bigarrena atezainik gabe, baina hainbeste defentsarekin ez da baloia sarera bidaltzeko modurik egon.
Lehen zatia amaitzear zegoela, tematzeak fruituak eman ditu eta Athletic aurretik jarri da. Iñakik erdiratu du hegaletik, Maroanek buruz atzeratu eta Nicok barrura bidali du kanporaketa berdintzeko (1-0).
Bigarren zatia gutxigatik kanpora joan den Iñakiren burukada on batekin hasi da, Athleticek hasierako indar berarekin jarraitzen zuela erakutsiz.
Shomurodovek estu hartu du etxekoen defentsa Agirrezabalaren geldiketa batekin amaitu den jokaldian. Berenguerrek beste aukera on batekin erantzun du, Svilarrek gelditu duena.
Athletic geldiezin zegoen, eta korner batetik heldu da kanporaketan aurretik jartzen zituen gola. Yurik ondo errematatu du buruz, bigarren zutoinera, eta eromena piztu du San Mamesen (2-0).
Emaitzari eutsi beharrean, erasoan eta presioan jarraitu dute zuri-gorriek, eta amaierarako 10 minuturen faltan Nico Williamsek sartu du final-laurdenetarako txartela ziurtatzen zuen gola (3-0).
Bigarren zatian, Erromak aldea murriztu du penaltiz, Gorosabelek Shaarawyri egindako falta bati esker. Leandro Paredesek sartu du gola, baina berandu zen eurentzat (3-1).
Horrela, final-laurdenetan Rangers izango dute aurkari, honek penaltietan Fenerbahçe kanporatu ondoren. Joanekoa Glasgown jokatuko da apirilaren 10ean, eta itzulikoa Bilbon, 16an.
Fitxa teknikoa:
3 - Athletic Club: Agirrezabala; De Marcos, Nuñez, Paredes (Lekue, 69. min), Yuri; Galarreta (Prados, 88. min), Jauregizar; Iñaki Williams (Gorosabel, 88. min), Unai Gomez (Berenguer, 46. min), Nico Williams; eta Maroan Sannadi (Guruzeta, 77. min).
1 - Erroma: Svilar; Mancini, Hummels, Ndicka; Rensch (El Shaarawy, 83. min), Cristante (Saelemaekers, 83. min), Paredes, Angeliño; Baldanzi (Pisilli, 61. min), Dybala (Shomurodov, 61. min) eta Dovbyk (Soule, 53. min).
Golak: 1-0, 48. min: Nico Williams. 2-0, 67. min: Yuri. 3-0, 82. min: Nico Williams. 3-1, 93. min: Paredes, penaltiz.
Epailea: Clement Turpin. Txartel gorria atera dio Hummelsi Sannadiri egindako faltagati. Hoorez gain, txartel horia atera die Iñaki Williams, Svilar, Rensch, Paredeseta Soule jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.