ERREGE KOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sufrimenduz betetako penalti jaurtiketetan sailkatu da Athletic (1-1)

Neurketa 1-1eko emaitzarekin heldu da arauzko denboraren zein luzapenaren amaierara. Penaltietan 3-1 atzetik joan dira zuri-gorriak, baina buelta emateko gai izan dira eta 4-5 irabazi dute.
Iragarkia
Gaizka Garitano
18:00 - 20:00
Gaizka Garitano: 'Bukaerara arte sinistu dugu eta aurrera jarraitzen dugu'

Athleticek aurrera egin du Kopako txapelketan, final-hamaseirenetan Elx kanporatuta. Arauzko denbora 1-1eko emaitzarekin amaitu da, eta luzapenean ez da golik izan. Penalti jaurtiketetan, ostera, bilbotarrak 3-1 galtzen joan dira, Raul Garciak eta Unai Lopezek euren jaurtiketak huts egin eta gero, baina markagailua iraultzeko gai izan dira (4-5), inork gutxik espero zuenean.

Zuri-gorriek ezin hobeto ekin diote lehiari, laugarren minuturako markagailuan aurretik jartzea lortu baitute. Iñigo Martinezek baloi luze bat bidali dio sakonean gaurkoan aurrelari gisa hasi den Iñaki Williamsi, eta hark bere abiadura baliatu du area barruan sartu eta San Roman atezaina gainditzeko.

Bilbotarrek Elxekoen atera hurbiltzen jarraitu dute ondorengo minutuetan, eta etxekoen atezainak Williamsen beste jaurtiketa pozoitsu bat kornerrera aldendu du.

Ondoren, Pachetaren mutilen minutu onak heldu dira, eta arrisku handia eraman dute Herrerinen atera. Atezain zuri-gorriak gelditu aparta egin du 27. minutuan, Pere Millak area kanpotik egindako jaurtiketa bortitz batean.

Elxekoek agintzen jarraitu dute, eta saria iritsi zaie lehenengo zatiaren amaiera gertu zegoela (41. minutua). Josanek barneraldia egin du eskuinetik, eta bere erdiraketa area txikian errematatu du Fidelek, Herrerinen saiakera ezerezean utzita. Beraz, lehia orekatuta heldu da atsedenaldira (1-1).

Bere taldea sufritzen ari zela jabetuta, Gaizka Garitanok Muniain jarri du berdegunean atsedenalditik bueltan, Cordobaren ordez, eta horrek baloiaren jabetza berreskuratzea ekarri die zuri-gorriei.

Aitzitik, nahiz eta baloia bilbotarrena izan, eta hainbat korner eta geldikako jokaldi lortu, benetako arriskurik sortu ezinda ibili dira. Hala, bizkaitarren bigarren aldaketa etorri da 66. minutuan (Unai Lopezek Beñaten lekua hartu du), baloiaren jabetzari jarraipena emateko asmoz.

Raul Garciak neurketa desorekatzeko abagune garbia izan du 71. minutuan, Lekuek ezkerraldetik egindako erdiraketa batean, baina erdilari nafarraren errematea zutoinetik gertu joan da atzelari bat jo ostean.

Norgehiagoka amaitzear zegoela (87. minutua), Elxek aukera argia izan du Oscar Gilen oinetan, baina ez du asmatu baloia zuri-gorrien ate barrura sartzen. Ondorioz, kanporaketa luzapenera iritsi da.

Luzapeneko lehen zatian, zuri-gorriena izan da jokoaren ekimena, Elx atzean sartuta zegoen bitartean, kontraerasoren bat egiteko aukeraren zain.

Tarte horretan, Raul Garciarena izan da ahaleginik aipagarriena, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bortitz batekin, baina ez du aurkariaren atearekin asmatu.

Luzapeneko bigarren zatian, Garitanorenak estutzen jarraitu dute, eta eurena izan da nagusitasun osoa. 108. minutuan, San Roman atezainak geldiketa aparta egin dio Lekueren ordez atera den Villalibreri, gernikarrak bakarka egindako jokaldian, Herrerinek baloi luzea bidali eta gero.

Zuri-gorriek bultzatzen jarraitu dute azken unera arte, baina norgehiagokaren irabazlea penaltietan erabaki behar izan dute.

Bertan, dena aldeko jarri zaio Elxi , Raul Garciak eta Unai Lopezek kale egin ostean. Alabaina, valentziarrek, sailkapena bereganatzeko bi goleko abantaila zutenean, bi penalti huts egin dituzte: Yacinek kanpora bidali du bere aukera eta Herrerinek gelditu egin du Ivan Sanchezen penaltia. Azkenean, Tekioren akatsak sailkapena eman dio Athletici.

Fitxa teknikoa:

1 - Elx: San Roman, Tekio, Nacho Pastor, Dani Calvo, Oscar Gil, Manuel Sanchez, Mfulu (Ramón Folch, 71. min), Josan, Pere Milla (Nino, 96. min), Fidel (Ivan Sanchez, 65. min) eta Mourad (Yacine Qasmi, 81. min).

1 - Athletic Club: Herrerin, Lekue, Nuñez, Iñigo Martinez, Balenziaga (Yuri, 75. min); Lekue (Villalibre, 105. min), Vesga, Beñat (Unai Lopez, 64. min), Cordoba (Muniain, 46. min), Raul Garcia eta Williams.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak: Oscar Gil (Elx); Yuri eta Iñigo Martinez (Athletic).

Golak: 0-1, 4. min: Williams. 1-1, 40. min: Fidel. Penaltietan (4-5): Elxen golak Manuel Sanchezek, Folchek, Ninok eta Dani Calvok egin dituzte, eta Muniainek, Williamsek, Villalibrek, Yurik eta Vesgak egin dituzte Athleticenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X