Beckenbauer: 'Bayernek Javi Martinez fitxatzeko dirua du'
Franz Beckenbauerrek, Bayern Municheko ohorezko presidenteak, Alemaniako taldeak Javi Martinez fitxa dezakeela uste du, beharrezkoa den dirua duelako. Athleticek jokalaria saltzeko eskatzen dituen 40 milioi euroak ordainduz gero, Bundesligan inoiz egin den fitxaketa garestiena bilakatuko da, eta horrek polemika sortu du Alemaniako hedabideetan.
Beckenbauer kaiserraren ustez, Bayern Munichek “ondo pentsatu du", Sport 1 telebista alemaniarrean egindako adierazpenen arabera. Javi Martinezen salneurria oso altua dela onartu du, baina “30 edo 40 milioi euro ez dira ia ezer”, horren ustez. Futbolari ohiaren iritzian, Bayernek “fitxaketa egin dezake”.
Bayern Municheko Zaintza Batzordeak, fitxaketak onartu eta horien salneurriak baimentzeko agintea duen organoak, Javi Martinezen transferentzia onartu zuen atzo, eta Uli Hoeness presidentearen esanetan, “hurrengo egunetan jakingo dugu fitxaketa burutzen den”.
Beckenbauerrek ez du euskal jokalaria ezagutzen, baina kaiserraren arabera, “Bayernek fitxatu nahi baldin badu, berezia izango da”. Javi Martinezek urteko soldata bi milioi jaistea erabaki omen du, talde alemaniarrak 10 milioi aurrezteko; izan ere, 5 denboraldirako kontratua egingo omen diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi behar izan zuen neurketa hasi eta bi minutu eskasera.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.