Atletico Madril, Athleticen aurkaria Bukaresten
ong>Adrian Lopezek 60. minutuan egindako gol ikusgarri batekin lortu du talde madrildarrak finalerako txartela. Kanporaketako joaneko neurketan 4-2 irabazi zion Valentziari.
Atletico Madrilek Europan jokatuko duen zazpigarren finala izango da, 1962. urtean Fiorentinaren aurka irabazitako Recopatik hasi eta datorren maiatzean Bukaresten Athleticen aurka jokatuko duen Europa Ligako finalera arte. Bitartean, Bayernen aurka ere aritu da, 1974. urtean galdu zuen Europako Kopan.
Orain, talde madrildarra Europako final batera ailegatu da berriro ere. Gertuen duen finala, 2010. urteko da. Bi titulo eskuratu ditu, bat, Europa Ligan, Fulhamen aurka Hamburgon (2-1), luzapenean Diego Forlanen gol bati esker eta Monacon Milaneko Interren aurka irabazitako Superkopa (0-2).
Zure interesekoa izan daiteke
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du