Alba Aznar Alaveseko kapitainak erretiroa hartu du, futbolari gisa
Alba Aznar Alaveseko kapitainak amaiera eman dio futbolari bezala izandako kirol ibilbideari, astearte arratsaldean Gasteizko klubak iragarri duenez. Aznarrek zazpi denboraldi eman ditu talde babazorroan, 2018-19 denboralditik; epe horretan, bi igoera lortu ditu, horietako bat F Ligara.
Alavesek mezu hunkigarria luzatu dio futbolari kataluniarrari: "Zelaian eta zelaitik kanpo kapitain, Alba futbolaria baino gehiago izan da; klubaren baloreak ordezkatu ditu, harrotasunez, ahalegina eginez, eta konpromisoa izanez, eta erreferente bilakatu du taldekideentzat, bai eta ispilu zaleentzat ere".
31 urteko futbolariaz, halaber, Alavesek nabarmendu du "entrenamendu guztietan izandako jarrera bikaina, une garrantzitsuetan erakutsitako lidertza, eta, bereziki, bere sentimendu babazorroa; betiko utzi du arrastoa, klubean. Armarria eta taldea egiten dituen jokalarietakoa da".