Alavesek Luka Romeroren lagapena lortu du
Luka Romero Deportivo Alaveseko jokalari berria bihurtu da, Gasteizko taldeak eta AC Milanek akordioa lortu ostean. Gainera, klub babazorroak jokalaria erosteko aukera izango du.
Argentinar eta espainiar herritartasuna duen 19 urteko jokalari mexikarra, utzita dator talde italiarretik eta Alavesekin jokatuko du 2024-25 denboraldian.
Mallorcako harrobian aritua, Espainiako Lehen Mailan debuta egin zuen jokalaririk gazteena izan zen Romero 2020an, 15 urte eta 255 egunekin. 17 urterekin Serie A ligara eman zuen jauzia Lazioren eskutik eta azkenean, 2023-24an AC Milanek fitxatu zuen.
Iaz Almerian utzita aritu zen denboraldiaren bigarren zatian. Bertan hamahiru partida ofizial jokatu eta hiru gol sartu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Sanchez Flores: “Fede ekintzak egin behar ditugu eta talde honek dituen alde onak non dauden bilatu”