Utzita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du, Celtak utzita

Celtarekin hitzartutako akordioaren berri eman du astearte honetan talde babazorroak. Horren arabera, datorren denboraldian Gasteizen arituko da Sanchez.
Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du
Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du

Alavesek eta Celtak adostutako akordioaren arabera, Manu Sanchezek (Madril, 2000ko abuztuak 24) Gasteizen jokatuko du 2025eko ekainera arte. Ezkerreko atzelaria Atletico Madrilen hezi zen, eta Lehen Mailan 112 partida jokatu ostean iritsiko da Arabako hiriburura. Neurketa horietan 16 asistentzia emateaz gain, gol bat ere sartu du. Horrez gain, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin jokatu du.

19/20 denboraldian egin zuen debuta Atletico Madrileko lehen taldearekin. Ondoren, 21/22 sasoian, utzita joan zen Osasunara, eta hiru ikasturte egin zituen han, Celtak fitxatu arte. Denboraldi honetan, 28 neurketatan hartu du parte talde galiziarrekin, 1893 minutu pilatuta.

Alavesek astearte honetan jakinarazi duenez, Sanchez berehala hasiko da Luis Garcia Plazaren aginduetara entrenatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Quique Sanchez Flores en rueda de prensa antes del partido contra el Elche
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchez Flores, Elxi bisita egin aurretik: “Larunbateko partida final bat da"

Alavesek Martinez Valero bisitatuko du larunbatean Elxen aurka jokatzeko. Babazorroen entrenatzaileak bere taldeak asteburu honetan jokatuko duen partidaren garrantzia azpimarratu nahi du, baina oraindik lehiaketa asko dagoela jokatzeko adierazi du eta lortzen duten emaitza ez dela behin betikoa izango gasteiztarren etorkizunerako. Jokalariek heldutasunez jokatzea espero du, baita baloia oinetan dutenean erabaki onak hartzen jakitea ere. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X