Alavesek garaipena eskuratu du Zaragozaren aurka (1-4)
Alavesek 1-4 irabazi dio Zaragozari SmartBank LaLigako 27. jardunaldian. Lehen zatian aurrea hartzea lortu dute babazorroek Syllaren golari esker; hala ere, ez dute beste abagune argirik sortu. Bigarren zatian, ordea, aginte-makila hartu du, eta Toni Moyaren eta Villalibreren gol banarekin garaipena bideratuta utzi dute. Bebek lortu du etxekoen gola urrunetik egindako jaurtiketa baten bidez, eta azken minutuan Luis Riojak laugarrena egin du gol festari amaiera emateko.
Lehen zatian kosta egin zaie bi taldeei gola sartzeko aukerak sortzea. Zelai erdiaren jabe egiteko borroka latza izan dute Zaragozak eta Alavesek. Abagune argirik gabeko hasierako minutuen ostean, 20.ean lortu du Arabako taldeak etxekoen atea zulatzea: Syllak buruz errematatu du hegaletik ateratako falta bat. Zaragoza erantzuten ahalegindu da, eta gola gertu izan du korner baten ostean, baina Siverak atezainak desbideratu du Pucheren errematea. Gol bateko abantailarekin heldu da Alaves atsedenaldira.
Lehen 45 minutuetan bereganatutako errentak hauspotuta ekin dio bigarren zatiari Gasteizko taldeak. Hasieran, nagusi izan da Alaves, eta bigarren gola sartu du 53. minutuan; Toni Moyak amaiera ezin hobea eman dio taldearen jokaldi bikainari.
Bi goleko abantailari esker handitu egin da babazorroen nagusitasuna, eta 67. Minutuan Villalibrek 0-3koa jarri du markagailuan Zaragozako atezainaren hutsa baliatuta Luis Riojaren erdiraketaren ostean. Gernika-Lumoko jokalariak bere hirugarren gola sartu du Alavesekin.
Norgehiagoka maldan gora jarri zaion arren, etxeko taldeak ez du amore eman. Zaragozak desabantaila murrizteko aukerak izan ditu; argienetako bat 79. minutuan, baina Sivera nagusi izan da Simeonerekin izandako buruz burukoan. Ia jarraian, Bebek gol ikusgarria sartu du urrunetik egindako jaurtiketa baten bidez.
Ondoren, Zaragozak bigarren golaren bila jo du. Bigarrena sartzeko abagunea izan du eta Pau Sans debutariak; Siverak, ordea, gola saihestu du amaierarako bost minutu falta zirenean.
Zaragozaren erasoko jokoari ondo eutsi dio Alavesek, eta, gainera, Luis Riojak euskal taldearen garaipena biribildu du Duarteren erdiraketa errematatuta. Azkenean, Alavesek laugarren garaipena jarraian lortu du ligan, eta igoera postuetatik gertu dago.
Fitxa teknikoa:
1 - R. Zaragoza: Cristian Alvarez; Fran Gamez (Larrazabal, 69. min), Francés, Jair, Nieto; Vada (Bermejo, 59. min), Francho, Zapater (Alarcon, 59. min), Bebe (Eugeni, 87. min); Puche (Pau Sans, 69. min) eta Giuliano Simeone.
4 - Alaves: Sivera; Arroyo, Abqar (Laguardia, 73. min), Sedlar, Duarte; Toni Moya (Benavídez, 73. min), Blanco; Jason (Alkain, 73. min), Rober (Javi López, 85. min), Rioja; eta Sylla (Villalibre, 62. min).
Golak: 0-1. 20. min Sylla; 0-2. 53. min Toni Moya; 0-3. 67. min Villalibre; 1-3. 79. min Bebe; 1-4. 90. min Rioja.
Epailea: Caparrós Hernández. Txartel horiak atera dizkie Zaragozako Francesi eta Nietori, eta Alaveseko Abqarri, Duarteri eta Siverari.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Rodriguez: “Entrenatzaileak eskatutako postuan, eroso izango naiz: bigarren aurrelari, eskuineko hegalean…”
Alavesen fitxaketa berria Herbehereetako Utrecht taldetik iritsi da Gasteizera, eta astelehenean aurkeztu dute. Miguel Rodriguezek ilusio handia du euskal taldean aritzeko aukeragatik.
Alavesek garaipena lortu du Castelloren aurka udako hirugarren lagunartekoan (0-3)
Alaves bolada onean dabil. Gasteizko taldeak udako hirugarren lagunartekoa jokatu du Castelloren aurka, eta 0-3ko emaitzarekin nagusitu da. Lucas Boyek egin ditu lehen bi golak, lehena penaltiz, eta Mariano Diazek sartu du hirugarrena.
Sarah Brasero ingelesak Alavesen erasoa sendotuko du
23 urtez azpiko Ingalaterrako selekzioarekin jokatutakoa, West Ham taldetik iritsi da Gasteizera. Ipswich Town taldean hezia, Braserok Espainiako eta Portugaleko nazionalitatea ere badu.
Alavesen jokalariak “etsita eta haserre" daude klubaren kudeaketarekin, igoera-saria dela eta
Jokalariek Futpro elkartearen bidez azaldu dute euren jarrera. Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarrik sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" euren etsipena agertu baizik.
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.
Daouda Doumbia erdilariak NK Istra kroaziarrean jokatuko du
NK Istra Alavesen jabetzakoa da % 85ean.