Berdinketa Levanteren eta Alavesen artean (1-1)
Denboraldiaurrea ez du etenik eta Alavesek Martinez Valero futbol-zelaian Levanteren kontra jokatu zuen bart.
Neurketa oso parekatua izan zen, eta bi taldeek oraindik sasoian ez daudela erakutsi zuten. Sobrinok egin zuen gasteiztarren gola 63. minutuan eta Lermak neurketa berdindu zuen bederatzi minutu beranduago.
Fitxa teknikoa:
1 - Levante: Oier; Shaq Moore, Rober Piere, Chema, Luna; Verza, Campaña; Morales, Bardhi, Jason; Alegria. Atsedenaldia eta gero: Lerma, Toño Garcia, Ivan Lopez, Doukoure eta Postigo
1 - Deportivo Alaves: Pacheco; Vigaray, Alexis, Ely, Duarte; Dani Torres, Krsticic; Ibai, Burgui; Sobrino eta Santos. Atsedenaldia eta gero: Romero, Víctor, Enzo, Wakaso, Maripan eta Demirovic.
Golak:
0-1: Sobrino, 63'.
1-1: Lerma, 72'.
Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Sanchez Flores: “Fede ekintzak egin behar ditugu eta talde honek dituen alde onak non dauden bilatu”