Alavesek aise gainditu du Mirandesen aurkako proba
Ibaik eta Christian Santosek, azken horrek bi gol sartuta, Alavesek Mirandes Bigarren B mailako taldeari sartutako 3-0ekoa biribildu dute asteartean, Ibaian jokatutako lagunartekoan. Luis Zubeldiaren taldeak, horrela, aise gainditu du denboraldi-aurreko proba hau; oraingoan, azken denboraldiak Bigarren Mailan eman dituen talde bat izan dute aurkari gasteiztarrek.
Ibaik erdietsi du lehen gola, 41. minutuan, eta Santosek lortu du 2-0ekoa, bigarren zatiko 7.ean. Neurketako azken txanpan, bi taldeek hainbat aldaketa egin ostean, Santosek berak egin du 3-0ekoa.
Zubeldia entrenatzaileak honako hamaikakoa jarri du zelaian: Sivera, Vigaray, Alexis, Dieguez, Duarte, Torres, Manu Garcia, Zidane, Katai, Ibai eta Sobrino. Minutuek aurrera egin ahala, jokalari hauek ere aritu dira: Maripan, Hector, Wakaso, Kriticic, Pedraza, Burgui, Romero eta Christian Santos.
Santos.Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Sanchez Flores: “Fede ekintzak egin behar ditugu eta talde honek dituen alde onak non dauden bilatu”