Futboleko beste lehiaketa batzuk
Athleticek otsailaren 4an jokatuko ditu Erregina Kopako final-laurdenak, eta Realak 5ean
Real Madrilek sufritu egin du Atleticoren aurka, baina Bartzelonaren aurkako finalerako sailkatu da (1-2)
Valverdek sekulako gola sartu du falta baten jaurtiketan minutu eta 17 segundora, eta ondoren Rodrygok zurien bigarrena egin du 55. minutuan. Sorlothek aldea murriztu du. Koltxoneroek berdinket lortzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu.
Reala-Osasuna Errege Kopako derbia urtarrilaren 13an jokatuko dute, asteartean, 21:00etan
Cultural Leonesa-Athletic kanporaketa ere izango da asteartean 21:00etan; Alavesen eta Rayo Vallecanoren artekoa, ordea, asteazkenean jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan.
Atletico Madril-Athletic eta Reala-Levante Badalona, Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Final-laurdenetako beste bi partidak Real Madril-FC Bartzelona eta Madril-CFF-Tenerife izango dira. Norgehiagokak otsaileko lehen astean jokatuko dira, asteartean, hilak 3, eta ostegunean, hilak 5.
Alavesek Sevilla hartuko du lehen mailako taldeen arteko lehia bakarrean, eta Osasunak Huescan lortu beharko du sailkapena
Babazorroek Sevilla hartuko dute Mendizorrotzan, Ligan Real Madril atakan jarri ostean. Bestalde, Osasuna Kopan aurrera egiteko ilusioarekin iritsiko da Huescara, nahiz eta Alavesen aurkako larunbateko derbiari begira egon.
Ansotegiren Real berriak Eldenseri egingo dio bisita eta Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan
Talde txuri-urdina emaitza-krisialdian murgilduta iritsiko Eldara, eta Jon Ansotegik Sergio Franciscoren tokia hartu berritan. Bestalde, armaginek, jaitsiera postuetan, bi partida erabakigarri jokatuko dituzte aste honetan, etxean.
Euskal taldeen norgehiagoken ordutegiak Kopako final-hamaseirenetan
Eibarrek eta Realak abenduaren 16an, asteartean, jokatuko dute, Alavesek eta Osasunak 17an, asteazkenean, eta Athleticek 18an, ostegunean.
Espainiak Uruguai, Saudi Arabia eta Cabo Verde izango ditu aurkari 2026ko Munduko Txapelketako H multzoan
48 selekzio, 4 ontzi eta Trump, 2026ko Munduko Txapelketaren zozketaren ikuskizuna
Iñaki Recio, Portugaleteko jokalaria: ''Pozik goaz, jendeak gozatu egin du eta guk ere bai''
Alavesek 0-3 irabazi du Portugaleteren aurka, eta Errege Kopako final-hamaseirenetara igaro da. Bi taldeetako protagonistekin egon gara lehen erreakzioak ikusteko. (Bideoa gazteleraz)
Egoitz Bilbao, Portugaleteko entrenatzailea: ''Biharko partida jokatzeko ilusioz gainezka eta irrikitan gaude''
"Partida oso zaila izango da, aurrean izango dugun taldea lehen mailakoa delako, baina seguru nago gauzak ondo egiten baldin baditugu neurketan zehar gure aukerak izango ditugula", onartu du Portugaleteko prestatzaileak.