Reala-Osasuna Errege Kopako derbia urtarrilaren 13an jokatuko dute, asteartean, 21:00etan
Cultural Leonesa-Athletic kanporaketa ere izango da asteartean 21:00etan; Alavesen eta Rayo Vallecanoren artekoa, ordea, asteazkenean jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan.
Realak eta Osasunak asteartean jokatuko dute, 21:00etan, Anoetan. Argazkia: Europa Press.
Reala-Osasuna 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketa urtarrilaren 13an jokatuko dute, 21:00etatik aurrera, ostegunean Espainiako Futbol Federazioak iragarri duenez. Txapelketako txanda horretan lehiatuko diren gainerako euskal taldeei dagokienez, Athleticek ere asteartean 21:00etan jokatuko du Reino de Leonen, Cultural Leonesaren aurka, eta Alavesek asteazkenean jasoko du Rayo Vallecano Mendizorrotzan, 21:00etan ere.
Hauek dira Errege Kopako final-zortzirenetako ordutegiak:
Urtarrilak 13, asteartea
21:00etan: Cultural Leonesa-Athletic
21:00etan: Reala-Osasuna
Urtarrilak 14, asteazkena
21:00etan: Betis-Elx
21:00etan: Alaves-Rayo Vallecano
Urtarrilak 15, osteguna
21:00etan: Racing Santander-Bartzelona
21:00etan: Burgos-Valentzia
Albacete-Real Madril eta Deportivo-Atletico Madril kanporaketak asteartean edo asteazkenean jokatuko dituzte, 21:00etan; eguna, oraindik, zehaztu gabe dago.