Futboleko beste lehiaketa batzuk
2025/10/05 - 13:31
Getxok Lehen Mailako aurkaria izango du astelehenean zozkatuko den Errege Kopako lehen kanporaketan
Bizkaitarrek Betis Valladolid taldea kanporatu zuten larunbatean eta asteleheneko zozketan izango dira Reala, Alaves, Osasuna, Eibar eta beste 107 talderekin batera.
2025/08/28 - 15:05
Horrela izango da Txapeldunen Ligako zozketa
Zozketa ostegun honetan egingo da, abuztuaren 28an, 18:00etan. Athleticek bere zortzi aurkariak zeintzuk izango diren jakingo du.
2025/08/28 - 12:09
Benfica, Brujas, Kopenhage eta Qarabag taldeek lortu dituzte Txapeldunen Ligarako azken txartelak
Portugalgo taldeak Fenerbahçe kanporatu du, Belgikakoa nagusi izan da Rangersen kontra, Danimarkakoak Basilea utzi du txapelketatik at eta Azerbaijanekoa Ferencvarosi gailendu zaio. Laurak Athleticen aurkariak izan daitezke liga fasean.
2025/08/27 - 12:52
Kairat Almaty, Pafos eta Bodo/Glimt taldeek Txapeldunen Liga jokatzeko txartelak eskuratu dituzte
Kazakhstango taldeak Celtic kanporatu du, Ziprekoa nagusi izan da Izar Gorriaren aurkako kanporaketan eta Norvegiakoak Sturm Graz utzi du kanpoan. Hirurak Athleticen aurkariak izan daitezke liga fasean.
2025/07/28 - 00:12
2025eko Eurokopako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Uztailaren 2tik 27ra bitartean jokatuko da txapelketa, Suitzan.
2025/07/28 - 00:01
Ingalaterrak eskuratu du Eurokopako titulua, Espainiari penaltietan irabazita
Ingalaterrak Mariona Caldenteyren gola berdindu du eta penaltietan lortu du titulua.
2025/07/24 - 12:09
Espainiak Eurokopako finala jokatuko du, finalaurrekoan Alemania menderatuta (0-1)
Aitana Bonmatik luzapenean sartutako golak erabaki zuen kanporaketa. Igandeko finalean, Ingalaterra izango du aurkari.
2025/07/19 - 01:09
Espainiak Suitza hartu du mendean eta Eurokopako finalerdietan sartu da (2-0)
Nahiz eta bi penalti huts egin, Athenea del Castilloren eta Claudia Pinaren golek garaipena eman diete espainiarrei, eta finalerdietan Frantzia edo Alemania izango dute aurkari.
2025/07/12 - 01:13
Espainia dena irabazita igaro da Eurokopako final-laurdenetara
Italia 1-3 garaituta pasatu da Espainiako selekzioa hurrengo kanporaketara, hiru partidak irabazita eta B multzoko lehen postuan. Italia ere igaro da final-laurdenetara.
2025/07/08 - 01:09
Irene Paredesek gola egin du Espainiak Belgikaren aurka lortutako garaipenean (6-2)
Atsedenaldian, Montse Tomeren taldea aurretik joan da (2-1), Legazpiko jokalariaren golari esker. Garaipen honek eta Portugal eta Italiaren arteko berdinketak final-laurdenetan sartu du Espainiako selekzioa.
2025/07/04 - 01:08
Espainiak Portugal jipoituz hasi du Eurokopa (5-0)
Lau gol lehen zatian sartu dituzte. Garaipen horrekin, Espainia B multzoko lider jarri da.
2025/06/10 - 20:07
Irene Paredes, Maite Zubieta eta Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren Eurokoparako deialdian
Hiru euskal jokalariak deitu ditu Montse Tome Espainiako hautatzaileak uztailaren 2an hasiko den Eurokoparako. Adriana Nanclares Athleticen atezaina ere deitu du Tomek.
2025/05/29 - 11:40
Chelsea, Conference Leagueko txapeldun, Betis 1-4 menderatuta
Nahiz eta lehen zatia galtzen amaitu Ez Abdek 9. minutuan sartutako golari esker, talde ingelesak markagailua irauli zuen bigarren zatian.
2025/05/22 - 01:12
Tottenhamek Manchester United menderatu du San Mameseko finalean (1-0), eta Europa Ligako txapelduna da
Brennan Johnsonek sartu du, 42. minutuan, Londreseko taldeari titulua eman dion gola. Manchester United indartsu saiatu da bigarren zatian, baina ezin izan du berdinketa lortu.
2025/05/21 - 16:54
Bilbo eta San Mames, Europako futbolaren epizentro
Bilboko San Mames futbol zelaiak Tottenhamen eta Manchester Uniteden arteko Europa Ligako finala hartuko du asteazken honetan, eta horrek nazioarteko futbol munduaren ikusmiran jarriko du Bizkaiko hiriburua.
2025/05/21 - 16:20
Giro bikainean jokatu dute Basque Legends vs UEFA Legends partida, gaurko finalaren atarian
Gorka Iraizoz, Carlos Martinez, Mikel Balenziaga, Beñat Etxebarria, Xabi Prieto, Markel Susaeta eta Gaizka Toquero futbolari ohiek osatu dute Basque Legends taldea.
2025/05/21 - 11:44
Tottenham eta Manchester United Europa Ligako finalean lehiatuko dira, San Mamesen
Tottenhamentzat hirugarren garaikurra izango litzateke txapelketa honetan; bigarrena, berriz, Manchester Unitedentzat.
2025/05/21 - 01:22
Bruno Fernandes, belarriprest; baina UEFA, gor
Euskaraldian gauden honetan, Janire Fragua EITB Mediako kazetariak, San Mamesen, Europa Ligako finalaren bezperan, euskaraz egin dio galdera bat Bruno Fernandes Manchester Uniteden kapitainari. Jokalari portugaldarra ulertzen ahalegindu da, baina itzultzaileak ez dio aukera eman.
2025/05/08 - 12:14
PSGk Arsenal kanporatu du, eta Txapeldunen Ligako finala jokatuko du bigarrenez
Frantziako taldeak 2-1 hartu zituen mendean Mikel Artetaren gizonak Printzeen Parkean, Parisen, Txapeldunen Ligako finalaurrekoetako itzuliko partidan. Fabian Ruiz eta Achraf Hakimi izan ziren golegileak.
2025/05/07 - 12:13
Inter Milan da Txapeldunen Ligako lehen finalista, Bartzelona 4-3 mendean hartuta
Milango Giuseppe Meazza estadioan jokatutako partida bizia luzapenean erabaki zen, Fratessik 99. minutuan sartutako golari esker. Italiako taldearen arerioa gaur PSGk eta Arsenalek jokatuko duten finalaurrekoan erabakiko da.