Real Madrilek sufritu egin du Atleticoren aurka, baina Bartzelonaren aurkako finalerako sailkatu da (1-2)
Valverdek sekulako gola sartu du falta baten jaurtiketan minutu eta 17 segundora, eta ondoren Rodrygok zurien bigarrena egin du 55. minutuan. Sorlothek aldea murriztu du. Koltxoneroek berdinket lortzeko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu.
Real Madril Espainiako Superkopako finalerako sailkatu da, Atletico Madril 1-2 gaindituta. Fede Valverdek gol bikaina egin du falta jaurtiketa batean minutu eta 17 segundora, eta Rodrygo Goesek zurien bigarrena egin du 55. minutuan.
Superkopa garaikurra lortzeko norgehiagoka erabakigarrian zuriek Bartzelona izango dute aurkari, asteazkenean 5-0 jipoitu baitzuen Athletic beste finalerdian.
Simeoneren mutilek erremate gehiago egin dituzte, baina ez dute asmatu gutxienez penaltiak behartzeko.
Fitxa teknikoa:
1 - Atletico Madril: Oblak; Llorente, Pubill, Hancko, Ruggeri (Nahuel Molina, 80. min); Giuliano, Koke (Cardoso, 60. min), Gallagher (Le Normand, 46. min), Baena (Griezmann, 60. min); Julian Alvarez eta Sorloth.
2 - Real Madril: Courtois; Valverde, Asencio (Mendy, 69. min), Rudiger (Fran García, 69. min), Carreras; Tchouameni, Camavinga (Ceballos, 87. min), Bellingham; Rodrygo (Mastantuono, 80. min), Gonzalo eta Vinicius (Arda Guler, 80. min).
Golak: 0-1, 2.m: Valverde. 0-2, 55.m: Rodrygo. 1-2, 58.m: Sorloth.
Epailea: Balear Uharteetako Mateo Busquets. Txartel horia atera dizkie Diego Simeone Atletico Madrileko entrenatzaileari eta Viniciusi (80. min).
Espainiako Superkopako finalerdietako partida jokatu dute Jeddahn (Saudi Arabia), Alinma Stadium futbol-zelaian, 55.651 ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdietako partidaren laburpena
Athleticek eta Realak Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatu dute San Mamesen (0-1). Hemen laburpena.
Padilla: “Aurpegia eman dugu; seguru nago bueltako partida aurrera aterako dugula”
Athleticek galdu egin du Realaren aurka, San Mamesen jokatu den Kopako finalerdietarako joaneko partidan. Behin norgehiagoka amaituta, Padillarekin izan gara, eta azaldu digunez, taldea da bueltako partidan egoera irauli eta aukera aprobetxatuko dutela sinesten duten lehenak.
Reala nagusi izan da, eta lehen kolpea eman du San Mamesen (0-1)
Talde txuri-urdinak aurrea hartzeko aukera dezente izan dituu lehen zatian, baina ez du asmatu Padilla Athleticeko jokalari onenaren aurrean. Bigarren zatian, Turrientesek egin du Realaren gola, 62. minutuan.
Horrelakoa izan da Realari garaipena eman dion Turrientesen gola
Errege Kopako joaneko finalerdia jokatu da San Mamesen Athleticen eta Realaren artean. Gol bat besterik ez dugu ikusi partidan eta Turrientes izan da protagonista, horrela Realari garaipena emanez eta martxoaren 4an Donostian jokatuko den partidarako abantaila lortuz.
Athleticek eta Realak babes ikusgarria jaso dute zaleengandik, San Mamesera bidean zihoazela
Bi taldeetako zaleek azken unea ere baliatu dute jokalariak bultzatzeko; Athleticen autobusak harrera izan du San Mamesen, eta Realekoak hotelean agurtu dute.
Zaleek Kopako derbiko egun handia dute, finalaurrekoetako Athletic-Reala partidarekin
Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeek Errege Kopako joaneko partida izango dute, San Mamesen; jokoan, Sevillako finalerako txartel bat.
Errege Kopa: Athletic vs Reala, zuzenean, EITBn
Athleticek eta Realak Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partida jokatuko dute, asteazken honetan, otsailaren 11n, San Mamesen, 21:00etatik aurrera. Partidaren atarikoa, partida bera, eta partidaren osteko nondik norakoak zuzenean ikusi ahalko dira EITBren hedabide desberdinetan: ETB1, kirolakeitb.eus eta ETB ON.
Kopako derbiaren aurreneko hitzordua San Mamesen, eta bi taldeak lehiarako prest
Lehoiek presio apur bat gutxiagorekin egingo diote aurre joaneko partidari, Ligan Levanteri irabazi eta gero. Txuri-urdinek, beren aldetik, azken hamar norgehiagoketan ez dute porrotik izan, eta bolada ezin hobean dira.
EITBk Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdia emango du, baita finala ere
Finalaurrekoan, joanekoa otsailaren 11n jokatuko dute, San Mamesen, eta itzuliko neurketa, ostera, martxoaren 4an izango da, Anoetan; bi norgehiagokak 21:00etan hasiko dira. Finala apirilaren 18an edo 19an jokatuko dute.
Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalerdietako partidak otsailaren 11n eta martxoaren 4an izango dira
Bi lehiak asteazkenez jokatuko dira, 21:00etatik aurrera. Lehena San Mamesek hartuko du, eta Anoetan erabakiko da txuri-urdinen eta zuri-gorrien arteko kanporaketa.