Eguesibarrek ezin izan du Andorraren aurka (1-5), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Eguesibar 2025-2026 denboraldiko Errege Kopatik kanpo gelditu da, lehen kanporaketan, Andorraren aurka, 1-5 galduta, Sarrigurenen, ostegun gauean. Hasier Iriartek, 70. minutuan, penaltiz, Eguesibarren gola sartu du, behin-behineko 1-4koa.
Hala, Ibai Gomezen entrenatzen duen eta Hypermotion Ligan dabilen Andorra 3. RFEF mailako Eguesibar baino gehiago izan da, eta Kopako bigarren kanporaketarako sailkatzea eskuratu du. Martin Merquelanzek egin du 0-1ekoa, 28. minutuan, eta Alex Petxarromanek, 44.ean, 0-2koa lortu du; bigarren zatian, Manu Nietok, 61.ean, 0-3koa sartu du, eta Uzkudunek, 67.ean, 0-4koa. Hasierrek sartu du Nafarroako taldearen gola, eta Marti Vilak egin du Andorraren bosgarrena.
Nahiz eta emaitza ona ez izan, giro ederra izan da Sarrigurenen; Eguesibarreko zaleek biziki bultzatu dituzte jokalariak, eta horiek ahalegin handia egin dute, neurketan.