Atletico Madril eta PSG sailkapenean aurrera doaz, joaneko partidetan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita
Koltxoneroek mendean hartu dute Barça Nou Campen (0-2 ), Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak beste horrenbeste egin du Liverpoolen kontra (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.
Atletico Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partida irabazi du Bartzelonaren aurka, Spotify Camp Noun, Julian Alvarezen eta Alexander Solothen golei (0-2) esker. Bartzelonak 44. minututik aurrera jokalari bat gutxiagorekin jokatu du, epaileak Pau Cubarsi egotzi baitu.
Atzelari kataluniarrari txartel gorria atera eta aurrelari argentinarrak ondorengo jokaldian faltaz sartutako golak neurketa baldintzatu du. Oro har, aukera gehiago izan ditu Barçak, Lamine Yamalek eta Joan Cancelok zutoinera egindako bi erremate, esaterako. Baina Atleticoren aurrelari norvegiarrak 70. minutuan gola sartu du, eta horren bidez norgehiagoka itxi du.
Cubarsiz gain, Marc Pubill koltxoneroak ere ez du itzuliko partida jokatuko, epaileak txartel horia atera baitio, eta txartelak pilatuta dituenez, zigorra bete beharko du.
Parisen, Luis Enriqueren PSGk lemari ondo-ondo oratu dio, eta Txapeldunen Ligako finalerdiak hur-hurrean ditu, Liverpool mendean hartu ondoren. Hala ere, Giorgi Mamardashvili atezainak egindako lan onari esker, Anfielden markagailua irauli dezake Ingalaterrako taldeak (2-0).
Parisko taldeak sari gehiago eskuratu ahal izan du, aurrelariek punteria hobea izan balute, eta Liverpoolen atezainak gutxiago asmatu. Dembelek, batez ere, aukera argi pare bat izan ditu, eta azken partidetako bolada ona eten du, Urrezko Baloia berriro irabazteko bidea aurkitu duela zirudienean.
Douek PSG aurreratu du 11. minutuan, errebotez, Mamardashviliren gainetik pasa den baloi bati esker.
Atsedenaldiaren ostean, Kvaratskheliak herrikidea gainditu du berriro 65. minutuan, georgiarrak burutatuko jokaldi on batean. PSG hirugarren gola sartzen saiatu da ondoren. Baina VAR epaileak PSGren alde adierazitako penalti bat baliogabetu du, eta Mamardashviliren lan bikainak bizi-bizirik utzi du Liverpool; hala ere, asko hobetu beharko dute miraria lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.