Bayernek eta Arsenalek lehen kolpea eman dute etxetik kanpo, eta finalerdietara hurbildu dira
Alemaniako txapeldunak azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun (1-2), eta Ingalaterrako taldeak Lisboako Sporting mendean hartu du azken minutuetan (0-1).
Harry Kanek Real Madrili eta Kai Havertzek Sporting Portugali sartutako golen ospakizunak. Argazkia: EFE / EITBKirolak
Bayern Munich Txapeldunen Ligako finalerdietara hurbildu da astearte honetan Real Madrili irabazita, Santiago Bernabeun, final-laurdenetako joaneko partidan (1-2).
Alemaniako txapeldunak abantaila hartu du atsedenaldiaren atarian, 41. minutuan, Luis Diaz kolonbiarraren golarekin, eta bigarren zatiaren hasieran, Harry Kanek, area ertzetik egindako jaurtiketa batekin, bigarrena egin du.
Vincent Kompanyk entrenatutako taldeak, Michael Olise erabakigarri batekin, hobeto ulertu du neurketa, eta azken 25 urteetan lehen aldiz irabazi du Santiago Bernabeun. Hala ere, bizirauteko moduan utzi du 15 aldiz Europako txapeldun izan den talde zuria. Arbeloaren taldeak partida txarra egin ez duen arren, ezin konta ahala aldiz egin du topo Manuel Neuer atezain alemaniarrarekin. Merituzko bederatzi geldiketa egin ditu Bayernen atezainak.
Aurelien Tchouameni frantziarrak txartel horia ikusi du eta ezin izango du itzuliko partida jokatu, apirilaren 15ean, asteazkenean, Munichen.
Bestalde, Arsenalek Sporting Portugal gainditu du (0-1) Jose Alvalade futbol-zelaian, Kai Havertzek azken hatsean sartutako golari esker. Horrek abantaila eman dio Arsenali datorren asteazkenean Emirates Stadiumen jokatuko den itzuliko norgehiagokari begira.
Arsenalen aulkiaren sakontasuna erabakigarria izan da Mikel Artetaren mutilek garaipena lortzeko. Gabriel Martinelli eta Kai Havertz jokalarien artean garaipenaren gola egin dute, eta biak partidaren azken zatian berdeguneratu dira. Brasildarrak luzapenean golaren pasea eman dio alemaniarrari.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.