Espainiak Suitza hartu du mendean eta Eurokopako finalerdietan sartu da (2-0)
Espainiako futbol selekzioak 2-0 irabazi dio Suitzari ostiral honetan, 2025eko Eurokopako final-laurdenetan. Nahiz eta bi penalti huts egin, Athenea del Castilloren eta Claudia Pinaren golek garaipena eman diete espainiarrei, eta finalerdietan Frantzia edo Alemania izango dute aurkari.
Espainia hasieratik hasi da agintzen, eta 7. minuturako epaileak penaltia adierazi du Espainiaren alde. Mariona Caldenteyk ez du ondo jo eta baloia kanpora joan da. Montse Tomeren taldearen nagusitasuna ez da markagailuan islatu, eta golik gabe joan dira atsedenaldira.
Bigarren zatian, Atheneak markagailua ireki du aulkitik sartu eta berehala, eta, bost minutura, Pinak 2-0ekoa sartu du. Alexia Putellasek hirugarrena lortzeko aukera izan du aldeko beste penalti batean, baina ez du aukera aprobetxatu.
Horrela, Espainia finalerdietara igaro da eta Frantzia edo Alemania izango du aurkari.
Fitxa teknikoa:
2 – Espainia: Cata Coll; Ona Batlle, Laia Aleixandri, Irene Paredes, Olga Carmona (Leila Ouhabi, 62. min); Aitana Bonmati, Patri Guijarro, Alexia Putellas (Lucia Garcia, 90. min); Mariona Caldentey (Athenea del Castillo, 62. min), Esther Gonzalez eta Claudia Pina.
0 – Suitza: Livia Peng; Iman Beney (Alisha Lehmann, 90. min), Viola Calligaris, Lia Wälti, Noelle Maritz, Nadine Riesen (Leila Wandeler, 74. min); Geraldine Reuteler, Noemi Ivelj (Alayah Pilgrim, 62. min), Smilla Vallotto (Meriame Terchoun, 90. min); Ana Maria Crnogorcevic eta Sydney Schertenleib (Riola Xhemaili, 90. min).
Golak: 1-0, 66. min: Athenea del Castillo. 2-0, 71. min: Claudia Pina.
Epailea: Maria Sole Ferrieri Caputi (ITA). Txartel horia atera die Aleixandri, Pilgrim, Abbe eta Crnogorcevic jokalariei. Txartel gorria atera dio Noelle Martiz jokalariari.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.
Txapeldunak Ingalaterraren kontrako finalerdia irauli du azken 7 minutuetan, eta Espainiaren aurka neurtuko ditu indarrak finalean (1-2)
Anthony Gordonek aurretik jarri ditu ingelesak 55. minutuan, baina Enzo Fernandezek 85.ean eta Lautaro Martinezek 92.ean sartutako golek markagailua irauli dute. Messik argentinarren bi goletako asistentziak eman ditu.