Espainia dena irabazita igaro da Eurokopako final-laurdenetara
Espainiako emakumezkoen selekzioak multzoko lehen postuan egin du aurrera final-laurdenetara, eta Suitza izango du aurkari. Athenea del Castilloren, Patri Guijarroren eta Esther Gonzalezen golei esker, markagailua irauli dute Italiaren aurka (1-3), Bernan, Wankdorf Estadioan.
Italiarrak izan dira markagailua irekitzen lehenak, Olivieroren golari esker, 10. minutuan. Hala ere, gutxi iraun die pozak, Atheneak markagailua berdindu baitu lau minutu geroago. Emaitza horrekin joan dira atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, Guijarrok aurretik jarri ditu espainiarrak, eta amaierara arte emaitzari eusten jakin dute. Luzapenean, Esther Gonzalezek 1-3koa sartu du.
B multzoko beste partidan, Belgikak 1-2 irabazi dio Portugali, eta Italiari final-laurdenetarako beste txartela eman dio horrela.
Fitxa teknikoa:
1 – Italia: Laura Giuliani; Martina Lenzini, Cecilia Salvai (Julie Piga, 77. min), Elena Linari, Lisa Boattin; Elisabetta Oliviero, Manuela Giugliano (Emma Severini, 76. min), Arianna Caruso, Barbara Bonansea (Annamaria Serturini, 77. min); Sofia Cantore (Michela Cambiaghi, 85. min); Martina Piemonte (Cristiana Girelli, 58. min).
3 – Espainia: Adriana Nanclares; Jana Fernandez, Irene Paredes, Maria Mendez, Leila Ouahabi; Aitana Bonmati, Patri Guijarro (Maite Zubieta, 87. min), Alexia Putellas; Athenea del Castillo (Vicky Lopez, 58. min), Salma Paralluelo (Esther Gonzalez, 76. min) eta Mariona Caldentey (Claudia Pina, 76. min).
Golak: 1-0, 10. min: Oliviero. 1-1, 14. min: Athenea del Castillo. 1-2, 49. min: Patri Guijarro. 1-3, 91. min: Esther Gonzalez.
Epailea: Iuliana Demetrescu (RUM).
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.