Real Madrilek arnasa hartu du Atalantari irabazita, eta Liverpoolek lider jarraitzen du Girona mendean hartuta
Abenduaren 10ean, asteartean, 2024-2025 Txapeldunen Ligako 6. jardunaldiko bederatzi partida jokatu dira; guztira, 25 gol egin dira, eta neurketa bakarra amaitu da golik gabeko berdinketarekin (0-0).
Liverpoolek lider jarraitzen du, Gironaren aurka garaipena lortuta (0-1), Monilivin. Ingalaterrako taldeak seitik sei norgehiagoka irabazi ditu; Kataluniako taldea, aldiz, ia kanporatuta dago.
Bestalde, Real Madrilek arnasa hartu du, Atalantari 2-3 irabazita. Espainiako taldea sailkapenaren erdialdean dago, 9 punturekin. Partida zirraragarria izan da, eta, azkenean, egungo txapelduna atera da garaile.
Horrez gain, Unai Emeryk zuzendutako Aston Vilak Leipzig menderatu du (2-3), eta sailkapeneko lehen postuetan kokatu da, 13 punturekin. Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek ere, hiru puntu eskuratu ditu Inter Milanen aurka lortutako garaipenari esker (1-0). Leverkusenek ere, 13 puntu ditu, eta onenen artean dago.
Azpimarratzekoak dira, baita, Bayern Munichek (12 puntu) Shakhtar Donetsken aurka erdietsitako garaipena (1-5) eta PSGk Salzburgoren kontra lortutakoa (0-3). Bestalde, Dinamo Zagrebek eta Celticek golik gabe berdindu dute (0-0), Stade Bretoisek PSVri irabazi dio (1-0) eta Brujasek hiru puntuak eskuratu ditu Sporting Lisboaren aurka (2-1).
Txapeldunen Ligako 6. jardunaldiko partiden emaitzak:
Girona - Liverpool (0-1)
Dinamo Zagreb - Celtic (0-0)
Stade Bretois - PSV (1-0)
Shakhtar Dontesk - Bayern Munich (1-5)
Brujas - Sporting Lisboa (2-1)
Salzburgo - PSG (0-3)
Leipzig - Aston Vila (2-3)
Bayer Leverkusen - Inter Milan (1-0)
Atalanta - Real Madril (2-3)