Mirari Uria gipuzkoarra Badalona Women taldean arituko da
Realatik ailegatuko da 23 urteko aurrelaria, 2026-2027 denboraldiari begira Kataluniako taldearen erasoa indartzeko.
Mirari Uria, Badalona Women taldeko jokalari berria. Argazkia: Badalona Women
Mirari Uria gipuzkoarrak Badalona Women taldearekin fitxatu du, taldeak astearte honetan jakinarazi duenaren arabera. Realatik ailegatuko da 23 urteko aurrelaria, 2026-2027 denboraldiari begira Kataluniako taldearen erasoa indartzeko.
Lau denboraldiren ostean utzi du Reala Mirarik, bertan 134 partida jokatu ditu eta horietan 11 gol sartzea lortu du. Gainera, Espainiako selekzioaren behe-mailako taldeekin jokatzea erdietsi du, eta, are gehiago, 19 urtez azpiko Europako txapelduna eta 20 urtez azpiko Munduko txapelduna izan.
“Abentura honek pertsona eta futbolari bezala hazten asko lagunduko dit, eta baita aro berri honetaz anitz gozatzea espero dut”, adierazi du Realaren jokalari ohiak bere talde berriak argitaratutako jakinarazpenetan.