2026-2027 denboraldiko Moeve F Ligako derbien egutegia
Honako hauek dira txapelketako 14 derbien datak; lehena, 4. jardunaldian jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, Ipuruan, irailaren 6an.
Aurreko ligako Athletic-Reala derbiko jokaldi bat. Argazkia: EFE.
Moeve F Liga futbol-txapelketak 2026-2027 denboraldirako egutegia iragarri du asteartean. Txapelketa abuztuaren 16ko asteburuan hasiko da. Euskal Herriko lau taldek jokatuko dute: Alavesek, Athleticek, Eibarrek eta Realak, eta honako hauek dira derbien datak:
2026-2027 denboraldiko Moeve F Ligako derbiak
Lehen itzulia (eguna eta ordua, zehazteke)
4. jardunaldia, irailak 20, igandea: Eibar-Athletic
9. jardunaldia, azaroak 1, igandea: Alaves-Reala
10. jardunaldia, azaroak 8, igandea: Eibar-Reala
11. jardunaldia, azaroak 15, igandea: Alaves-Eibar
11. jardunaldia, azaroak 15, igandea: Reala-Athletic
13. jardunaldia, abenduak 19, igandea: Athletic-Alaves
Bigarren itzulia (eguna eta ordua, zehazteke)
18. jardunaldia, urtarrilak 31, igandea: Reala-Eibar
20. jardunaldia, otsailak 14, igandea: Athletic-Reala
24. jardunaldia, martxoak 28, igandea: Eibar-Alaves
26. jardunaldia, apirilak 11, igandea: Reala-Alaves
27. jardunaldia, maiatzak 2, igandea: Alaves-Athletic
28. jardunaldia, maiatzak 9, igandea: Athletic-Eibar
Zure interesekoa izan daiteke
Alaves-Valentzia, Athletic-Badalona, Eibar-Espanyol eta Reala-Logroño, Liga F Moeveko lehen jardunaldian
Denboraldian jokatuko diren 240 partidak era asimetrikoan jokatuko dira, hau da ez dira bi jardunaldi berdin egongo.
David Gonzalez nafarra, Atletico Madrilen entrenatzaile berria
Tuterako entrenatzaileak ibilbide luzea du nazioartean, baina emakumezkoen futbolean bere aurreneko abentura izango da. Prestatzaile nafarra Boliviako Oriente Petrolero taldetik iritsi da talde madrildarrera.
F Moeve Liga kinielan sartuko da 2026-2027 denboralditik aurrera
Horrela, emakumezkoen Ligak kinielarekin biltzen den diruaren % 15 jasoko du, eta ekarpen ekonomiko handia egingo dio sektoreari.
Bartzelonak zazpigarren F Liga eskuratu du jarraian, Espanyoli irabazita
Pere Romeuk entrenatzen duen taldeak hamaika liga lortu ditu, atzokoari esker.
Arene Altonaga: “Gogorra izan da eta triste gaude, baina behekoek berdin jarraitzen dute eta lasaitasun hori ere badaukagu”
Eibarrek Athleticen aurkako derbia galdu du Ipuruan 0-1eko emaitzarekin. Arene Altonaga Eibarreko kapitainaren hitzetan, iaz bezala azken minutuan galtzeak min egin die. Hala ere, bi aste lasai dauzkate aurretik, eta “ondo etorriko zaigu burua altxatzeko”.
Maite Valero: “Partida ona egin dugu, gure jokoa inposatzen saiatu gara eta uste dut lortu dugula”
Eibarren eta Athleticen arteko derbia jokatu da gaur Ipuruan. Athleticek 0-1 garaitu ditu armaginak, eta hilabete zaila igaro ostean Maite Valerok azaldu duenez, “garaipen honek inpultsoa” ematen die aurrera jarraitzeko eta “azken partidetan dena emateko”.
Agotek azken hasperenean egindako golak garaipena eman dio Athletici Ipuruako derbian (0-1)
Garaipen honi esker, bilbotarrek azken asteetako bolada txarra etetea lortu dute. Armaginek, aldiz, behar-beharrezkoak dituzten puntuak lortu gabe jarraitzen dute.
Realak garaipen argia lortu du Athleticen aurka Lezaman (0-2)
Arturo Ruizen taldea gehiago izan da zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko euskal derbian, eta Aiara Agirrezabalak eta Paula Fernandezek lehen zatian sartutako golekin nagusitu da.
F Liga: Athletic vs Real Sociedad, zuzenean
Ikusi zuzenean Athletic Cluben eta Realaren arteko F Ligako 20. jardunaldiari dagokion euskal derbia, igande honetan, otsailaren 15ean, 12:00etatik aurrera, Lezamatik.