Lehen Maila Pro, federakundeak antolatutako emakumezkoen liga berria
Espainiako Futbol Federakundeak (RFEF) ofizial egin du Liga Iberdrolan jokatzen zuten 16 taldeek Lehen Maila Pro liga berrian jokatuko dutela. Txapelketa berria irailaren 8an hasiko da.
Federakundeak esan duenez, emakumezkoen futbola indartzea eta profesional mailan finkatzea da maila berriaren xedea. Bertan, Athletic eta Reala izango dira.
Bestalde, RFEF-ak Bigarren Maila berri bat ere sortu du. Bertan 32 talde izango dira, horien artean lau euskaldun: Athletic B, Alaves, Eibar eta Nesken Osasuna.
Hauek dira Lehen Maila Pro berria osatuko duten taldeak:
Athletic Club
Real Sociedad de Futbol SAD
Club Atletico de Madrid SAD
FC Barcelona
UDG Tenerife Egatera 'A'
Valencia Feminas CF 'A'
Real Betis Balompie SAD
Real Sociedad de Futbol SAD
Levante UD SAD
CF Sporting Club de Huelva
Madrid CF Femenino 'A'
Rayo Vallecano de Madrid SAD
CDEF Logroño
CD Tacon
Deportivo Abanca
Bigarren Maila berria osatuko duten taldeak:¿
Athletic Club B
Deportivo Alaves SAD
Fundacion Osasuna Femenino
SD Eibar SAD
Oviedo Moderno CF 'A'
Peluqueria Mixa Friol
CDE Racing Feminas
Atlantida Matama
Zaragoza CF Femenino
C.E. Seagull
FC Barcelona B
AEM S. E.
CD Parquesol
Club Atletico de Madrid B
CF Pozuelo de Alarcon
Madrid CF Femenino B
UD Collerense
CD Santa Teresa
Granada CF SAD
CF Femenino Caceres
Cordoba CF SAD
Malaga CF SAD
Pozoalense
CF Fermanguin
Juan Grande CD
UD Tacuense
UDG Granadilla B
Valencia Feminas
Alhama CF
Villarreal CF SAD 'A'
Levante UD SAD 'B'
Fundacion Albacete
Zure interesekoa izan daiteke
Ane Etxezarreta: “Momenturik onena Granadako Erregina Kopako finala izan da"
Ane Etxezarretak futbola utziko duela iragarri du. Beasain, Oiartzun, Reala eta Eibarretik igaro ondoren, bere kirol ibilbidean bizitakoa partekatu du. Hartu duen erabakiaz konbentzituta dago eta momentu onean hartu duela uste du. Bere momenturik zoriontsuena zein den argi du baita ere.
Mirari Uria gipuzkoarra Badalona Women taldean arituko da
Realatik ailegatuko da 23 urteko aurrelaria, 2026-2027 denboraldiari begira Kataluniako taldearen erasoa indartzeko.
2026-2027 denboraldiko Moeve F Ligako derbien egutegia
Honako hauek dira txapelketako 14 derbien datak; lehena, 4. jardunaldian jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, Ipuruan, irailaren 6an.
Alaves-Valentzia, Athletic-Badalona, Eibar-Espanyol eta Reala-Logroño, Liga F Moeveko lehen jardunaldian
Denboraldian jokatuko diren 240 partidak era asimetrikoan jokatuko dira, hau da ez dira bi jardunaldi berdin egongo.
David Gonzalez nafarra, Atletico Madrilen entrenatzaile berria
Tuterako entrenatzaileak ibilbide luzea du nazioartean, baina emakumezkoen futbolean bere aurreneko abentura izango da. Prestatzaile nafarra Boliviako Oriente Petrolero taldetik iritsi da talde madrildarrera.
F Moeve Liga kinielan sartuko da 2026-2027 denboralditik aurrera
Horrela, emakumezkoen Ligak kinielarekin biltzen den diruaren % 15 jasoko du, eta ekarpen ekonomiko handia egingo dio sektoreari.
Bartzelonak zazpigarren F Liga eskuratu du jarraian, Espanyoli irabazita
Pere Romeuk entrenatzen duen taldeak hamaika liga lortu ditu, atzokoari esker.
Arene Altonaga: “Gogorra izan da eta triste gaude, baina behekoek berdin jarraitzen dute eta lasaitasun hori ere badaukagu”
Eibarrek Athleticen aurkako derbia galdu du Ipuruan 0-1eko emaitzarekin. Arene Altonaga Eibarreko kapitainaren hitzetan, iaz bezala azken minutuan galtzeak min egin die. Hala ere, bi aste lasai dauzkate aurretik, eta “ondo etorriko zaigu burua altxatzeko”.
Maite Valero: “Partida ona egin dugu, gure jokoa inposatzen saiatu gara eta uste dut lortu dugula”
Eibarren eta Athleticen arteko derbia jokatu da gaur Ipuruan. Athleticek 0-1 garaitu ditu armaginak, eta hilabete zaila igaro ostean Maite Valerok azaldu duenez, “garaipen honek inpultsoa” ematen die aurrera jarraitzeko eta “azken partidetan dena emateko”.
Agotek azken hasperenean egindako golak garaipena eman dio Athletici Ipuruako derbian (0-1)
Garaipen honi esker, bilbotarrek azken asteetako bolada txarra etetea lortu dute. Armaginek, aldiz, behar-beharrezkoak dituzten puntuak lortu gabe jarraitzen dute.