29. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic-Osasuna derbia martxoaren 28an jokatuko dute, 21:00etan

LaLigak 29. jardunaldiko ordutegiak jakinarazi ditu. Horien arabera, Realak larunbatean jasoko du Valladoliden bisita, Reale Arenan; Alavesek ere egun berean jokatuko du etxean, Rayo Vallecanoren kontra.
LaLigako 29. jardunaldiko ordutegiak
LaLigako 29. jardunaldiko ordutegiak

LaLigak astearte honetan iragarri duenez, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia martxoaren 28an izango da, 21:00etatik aurrera, San Mamesen.

Gainerako euskal taldeei dagokienez, Realak Valladoliden bisita hartu du larunbatean, Reale Arenan, 14:00etan. Egun horretan bertan, baina 18:30ean, Rayo Vallecanoren aurka arituko da Alaves, etxean.

29. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK

Ostirala, martxoak 28

Athletic-Osasuna (21:00etan)

Larunbata, martxoak 29

Reala-Valladolid (14:00etan)

Espanyol-Atletico Madril (16:15ean)

Alaves-Rayo Vallecano (18:30ean)

Real Madril-Leganes (21:00etan)

Igandea, martxoak 30

Getafe - Vila-real (14:00etan)

Bartzelona-Girona (16:15ean)

Valentzia-Mallorca (18:30ean)

Betis-Sevilla (21:00etan)

Astelehena, martxoak 31

Celta-Las Palmas (21:00etan)

Zure interesekoa izan daiteke

LaLiga EA Sports
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)

RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X