EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vila-realek Pacheta entrenatzailea kargugabetu du

Jose Rojo 'Pacheta'k Castelloko taldeko entrenatzaile izateari utzi dio. Bi hilabete eman ditu karguan. Marcelino Garcia Toralek ordezkatu dezakeela jakinarazi du EFE Agentziak.
Pacheta
Pacheta, Vila-realek Athleticen aurka azaroaren 5ean jokatu zuen partidan. Argazkia: Foto: EFE

Vila-realek Jose Rojo Pacheta entrenatzailea kargugabetu du, ostiral honetan, azaroaren 10ean. Quique Setien ordezkatu zuen duela bi hilabete, baina ez du jarraituko Castelloko taldea zuzentzen. EFE albiste agentziak jakinarazi duenez, Marcelino Garcia Toral izango da Vila-realeko hurrengo entrenatzailea.

Ostegunean, azaroak 9, 'urpeko ontzi horiak' 1-2 irabazi zion Makabi Haifari Europa Ligan, partida txarra jokatuta, eta duela lau egun, igandean, EA Sports Ligan, 2-3 galdu zuen Athleticen kontra. Bi partida horietan emandako maila eta taldearen bolada txarra nahikoa izan dira klubeko zuzendaritzarentzat Pacheta kargutik kentzeko.

Ligan sailkapeneko 13. postuan da Vila-real, 12 punturekin, 3 garaipen lortuta, 3 berdinketa erdietsita eta 6 norgehiagoka galduta. Europa Ligan, aldiz, bigarren da F multzoan, 6 punturekin, Rennes (9 puntu) liderra eta Panathinaikos (4 puntu) hirugarrena baino partida bat gutxiago jokatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X