21/22 denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madril, Santander Ligako txapelduna

Talde zuriak Espanyol (4-0) aise gainditu eta Lehen Mailako txapelduna da jada.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Real Madril vs Espanyol (4-0): Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Real Madrilek bere 35. liga titulua irabazi du gaur, azken hamar urteetan lortzen duten laugarrena.

Talde zuriak 4-0 irabazi dio Espanyoli eta Santander Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan txapeldun bilakatu dira madrildarrak.

Marcelok eta Benzemak altxatu dute gaur bertan jaso duten trofeoa.

Titulu honekin Carlo Ancelotti da bost liga handiak irabazi dituen lehen entrenatzailea:

Italia: AC Milan, 2003-04.

Ingalaterra: Chelsea, 2009-10.

Frantzia: Paris Saint-Germain, 2012-13.

Alemania: Bayern Munich, 2016-17.

Espainia: Real Madril, 2021-22.

Carlo Ancelotti Carlo Ancelotti

Fitxa teknikoa

4 - Real Madril: Courtois; Lucas Vazquez, Vallejo, Casemiro (Isco, 60'), Marcelo; Camavinga (Gila, 75'), Ceballos, Modric (Kroos, 60'); Marco Asensio, Rodrygo (Vinicius, 75') eta Mariano (Benzema, 60').

0 - Espanyol: Diego Loez; Aleix Vidal, Sergi Gomez, Cabrera, Calero (David Lopez, m.83'); Yangel Herrera (Fran Merida, m.77'), Darder; Vilhena (Didac, 65'), Melendo (Morlanes, 65'), Puado; eta Raul de Tomas (Wu Lei, 65').

Golak:

1-0, 33': Rodrygo.

2-0, 43': Rodrygo.

3-0, 55': Marco Asensio.

4-0, 81': Benzema.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X