ZERBAIT JOKOAN DUTEN PARTIDAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santander eta SmartBank ligek ordutegi bateratua izango dute azken bi jardunaldietan

Horrela gertatuko da sailkapenean zerbait jokoan duten taldeak tartean dauden neurketetan.
Futboleko baloia
Futboleko baloia. Argazkia: EFE

Santander eta Smartbank ligetako azken bi jardunaldiak ordutegi bateratuarekin jokatuko dira, sailkapenean postu garrantzitsuren baten lehian dauden taldeei eragiten dieten neurketetan, LaLigak jakitera eman duenez.

Horrenbestez, Santander Ligako 37. eta 38. jardunaldiak eta Smartbank Ligako 41. eta 42. jardunaldiak ordutegi bateratuan programatuko dira. Aldi berean hasiko dira ligako txapeldunari eragiten dioten neurketa guztiak, eta, maila gorenean, baita Europako lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen duten postuei, Espainiako Superkopara sailkatzekoei eta jaitsierari eragiten dietenei ere.

SmartBank Ligari dagokionez, honako hauek izango dira ordutegi bateratua izango duten partidak: txapelketaren irabazlea, igoera zuzena, jaitsiera postuak edo igoerako play-offetarako sailkapena jokoan dituztenak.

Aurreko baldintzetako bati bakarrik eragiten dioten partida bat baino gehiago egonez gero, partida horiek ordutegi berean jokatu ahal izango dira, baina jardunaldi bateratutik kanpo. Aitzitik, sailkapenerako garrantzitsuak diren kirol-konturik jokoan ez duten norgehiagokak era independentean programatu ahal izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X