Santander Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Robert Morenok ez du Granadan jarraituko

Andaluziako taldeak hiru puntura ditu jaitsierako postuak.
Robert Moreno. Argazkia: EFE
Robert Moreno. Argazkia: EFE

Granada futbol taldeak goizaldean iragarri du Robert Moreno entrenatzaile kargutik kendu duela. Bart Valentziaren aurka 3-1 galdu zuen.

Granadako web orrian eta zabaldutako agirian horrela esaten zuen: "Klubak teknikariarekin izan duen harremanarekin moztea erabaki du. Granadatik eskertu nahi diogu Robert Morenori egindako lana eta etorkizunean zortea izan dezan opa diogu".

Andaluziako taldeak hiru puntura ditu jaitsierako postuak eta horren ondorioz hartu dute erabakia. Orain bere ordezkoaren izena esan behar dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X