Barçak entrenatzaile kargutik kendu du Ronald Koeman
Bartzelonak entrenatzaile kargutik kendu du Ronald Koeman, klubak jakinarazi duenez. Barçak porrota jaso du Rayo Vallecanoren aurka (1-0) Santander Ligako 11. jardunaldian, eta zuzendaritza batzordeak herbeheretarra kargugabetzea erabaki du.
Koemanek zuzentzen zuen taldeak 15 puntu eskuratu ditu Santander Ligan, jokoan izan dituen 30etatik; ondorioz, liderra (Real Madril) 8 puntura du, baita jaitsiera ere. Txapeldunen Ligako multzoen fasean porrotak jaso zituen Barçak lehen bi jardunaldietan Bayern Munich (0-3) eta Benfica (3-0) taldeen aurka. Hirugarren jardunaldian irabazi egin zuen Dinamo Kieven aurkako lehia (1-0).
Xavi Hernandez da Koeman ordezkatzeko faborito nagusia, baina Kataluniako teknikariaren fitxaketa ez dago itxita. Bitartean, Sergi Barjuan bigarren taldeko entrenatzaileak zuzenduko du lehen taldea.