Almeriaren porrotaren ondorioz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mallorca, Lehen Mailara

Almeriak Cartagenaren aurka porrota (3-2) jaso duenez, Mallorca Santander Ligan lehiatuko da 2021-2022 denboraldian.
Mallorca
Mallorcak igoera ilustratzeko erabili duen irudia. Argazkia: @RCD_Mallorca

Mallorca Lehen Mailara igo da astearte honetan, duela hamar hilabete Bigarren Mailara jaitsi ostean. 2019-2020 denboraldian Santander Ligatik SmartBank Ligara jaitsi zen Baleareetako taldeak.

Almeriak Cartagenaren aurka porrota (3-2) jaso duenez, Mallorcak matematikoki lortu du mailaz igotzea, eta asteazkenean Teneriferen aurka jokatuko duen neurketan ez du punturik eskuratu beharko igoera bermatzeko.

SmartBank Ligako sailkapenean 75 puntu ditu Mallorcak eta hiru partida geratzen zaizkio txapelketari amaiera emateko. Almeriak, aldiz, zortzi puntu gutxiago ditu eta bi partida bakarrik geratzen zaizkio jokatzeko; beraz, jada ezin du Mallorca gainditu. Almeriak play-offetan izango du igoera lortzeko aukera.

Jada, Espanyol eta Mallorca dira igoera lortu duten taldeak. Lehen Mailara igoko den hirugarren taldea zein den play-offen bidez erabakiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X