Santander LaLiga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Zuhurtziagatik eta berdintasunagatik ateak itxita jokatu beharko da"

Kiroletako eta Kulturako ministroak pixkanaka-pixkanaka joan behar dela esan du gaur.
San Mames futbol-zelaia
San Mames futbol-zelaia

Jose Manuel Rodriguez Uribes, Kiroletako eta Kulturako ministroak, "zuhurtziagatik eta berdintasunagatik ateak itxita" jokatuko behar direla partida guztiak esan du gaur Cadena SER irratian.

Ekainaren 10ean bueltatuko da Bigarren Maila eta hurrengo egunean Sevilla-Betis partidarekin Santander LaLiga eta futbol-zelia guztiak zale gabe egongo dira, "hasiera batean futbola ateak itxita izango da. Liga nazionala da eta arau garrantzitsuena berdintasuna, erregela berdinak guztientzako dira", gehitu du Rodriguez Uribesek.

"Segurtasun neurriak jarraitu behar dira, gero Autonomi Erkidegoen esku egongo dira erabakiak, baina dena mailakatuta", gehitu du iroletako eta Kulturako ministroak, 

Zure interesekoa izan daiteke

LaLiga EA Sports
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)

RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X