Martin Zubimendi
2024/10/04 - 15:38
Remiro, Zubimendi, Oyarzabal, Merino, Vivian eta Nico Williams, Luis de la Fuenteren zerrendan
Luis de la Fuentek Nazioen Ligako partidetarako hautatu dituen jokalarien zerrenda iragarri du. Espainiako selekzioak Danimarka eta Serbia izango ditu aurkari, urriaren 12an eta 15ean, hurrenez hurren.
2024/02/15 - 10:34
Zubimendi: ''Ondorio positiboak ikusi behar dira, lehen golera arte nahiko ondo aritu gara''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak PSGren kontrako partidaren balorazioa egin du. Lehen zatian egindako lanarekin gelditu behar direla nabarmendu du.
2023/12/09 - 22:44
Martin Zubimendi: ''Garaipen garrantzitsu bat, zelai zail batean''
Realak 0 eta 3 irabazi dio Vila-reali EA Sports Ligako 16. jardunaldian. Merinok, Zubimendik eta Kubok egin dituzte txuri-urdinen golak.
2023/10/25 - 13:29
Zubimendi: ''Gure ametsa zen Txapeldunen Liga honetan gure maila erakustea''
Martin Zubimendi Realeko erdilariaren esanetan, talde txuri-urdina maila aparta ari da erakusten Txapeldunen Ligan, baina oraindik ere "gehiago" erakusteko gai direla irizten dio.
2023/01/26 - 12:03
Imanolen erantzuna Zubimendiri buruzko galdera bati: ''Niretzat Reala da talderik handiena''
Bartzelonaren eta Realaren arteko Errege Kopako partidaren osteko prentsaurrekoan, kazetari batek Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinari galdetu zion ea gai ikusten zuen Martin Zubimendi "talde handi batean jokatzeko". Oriotarraren erantzuna argia izan zen.
2023/01/25 - 16:15
Aperribay: ''Zubimendi nahi duenak hobe du ez etortzea''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak kazetarien aurrean hitz egin du Bartzelonaren aurkako Kopako partidaren aurreko orduetan, eta argi utzi du talde txuri-urdinak ez duela Martin Zubimendi saltzeko inolako asmorik.
2022/10/14 - 16:00
Zubimendi: ''Realetik esan didatena bakarraik entzun dut, oso pozik nago''
Martin Zubimendik kontratua berritu du Realarekin 2027ra arte. Kontratu berritzearen ostean adierazpen hauek egin ditu jokalari donostiarrak.
2022/03/29 - 15:55
Martin Zubimendi: ''Bederatzi final geratzen dira''
Talde txuri-urdneko jokalaria prentsa aurrean agertu da gaur. Lehen helburua astelehenean Espanyolen kontrako Reale Arenan duten partida dela esan du.
2022/01/17 - 22:59
Realak Zubimendi berreskura lezake Kopako partidarako
Talde txuri-urdinak Errege Kopako partida jokatuko du asteazkenean, urtarrilaren 19an, Atletico Madrilen aurka. Martin Zubimendi min hartuta ibili da, baina taldekideekin batera egin du asteleheneko entrenamendua.
2022/01/11 - 18:05
Zubimendi min hartuta dago eta oso zail izango du Atletico Madrilen aurkako Kopako partidarako prest egotea
Realeko jokalariak giharretako lesioa du eskuin hankako izterrean, eta ziurrenik ezingo du jokatu Errege Kopako final-zortzirenetako neurketa. Bestalde, Barrenetxeari ebakuntza egin diotela eta ondo atera dela jakinarazi du klubak.
2021/12/09 - 23:01
Zubimendi: ''Imanolek proposatutako plana bete dugu, eta ondo atera da''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak PSV Eindhovenen aurka lortu duen garaipenari (3-0) buruz hitz egin du.
2021/11/01 - 17:48
Zubimendi: ''Haserre eta minduta gaude, baina horrek gutxi iraun behar digu''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak Athleticen aurkako euskal derbiaz (1-1) hitz egin du EITB Mediarekin.
2021/10/20 - 21:53
Zubimendi: ''Partida oso garrantzitsua da guretzat''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Sturm Grazen aurka ostegunean jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2021/08/31 - 19:04
Zubimendi: ''Burua ondo dagoenean hanketako nekea gutxiago igartzen da''
Martin Zubimendi Realeko erdilariak Espainiako selekzioarekin jokatu zituen Olinpiar Jokoak eta zilarrezko domina lortu zuen. Udan partida asko jokatu ostean ez du arazorik Realarekin jokatzeko.
2021/08/13 - 18:51
Oyarzabal, Merino eta Zubimendi Realarekin lanean hasi dira
Reala Bartzelonaren aurkako igandeko partida prestatzen ari da, eta ostiral honetan Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuten Mikel Oyarzabal, Mikel Merino eta Martin Zubimendi itzuli dira.
2021/08/07 - 23:17
Merino, Moncayola, Oyarzabal, Simon eta Zubimendi, zilarrarekin etxera
Espainiak galdu egin du Brasilekin (2-1) Olinpiar Jokoetako futboleko finala, eta 5 euskal jokalariei (Mikel Oyarzabal eta Merino, Martin Zubimendi, Unai Simon eta Jon Moncayola) ihes egin die urreak
2021/03/11 - 21:48
Zubimendi: ''Kopa irabaztea eta Donostiara ekartzea da nire ametsa''
Euskal Telebistak Martin Zubimendi Realeko jokalariarekin hitz egin du Athleticen aurkako Errege Kopako finalari buruz, baita txuri-urdinek denboraldi honetan dituzten beste helburu batzuei buruz.
2020/07/24 - 19:51
Realak Martin Zubimendiren kontratua berritu du 2025 arte
Jokalariak adierazi duenez, kontratu berritze honekin txikitatik zuen ametsa gauzatzea lortu du.