Athleticek gora begira hasi du aste erabakigarria, eta Alaves amildegi-ertzean geratu da (1-0)
Athleticek 1-0 irabazi dio Alavesi, asko kostata, San Mamesen. Bi taldeak garaipena lortzeko beharrizanarekin iritsi dira derbira: batak datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzea duelako helburu, eta besteak, jaitsiera postuetatik aldendu eta mailari eutsi nahi diolako bai ala bai.
Beharrizan horrek eragindako tentsiogatik edo denboraldi bukaeran pilatutako nekeagatik, neurketa ez da batere ikusgarria izan. Etxeko taldeak izan du baloia nagusiki, eta babazorroak ondo aritu dira defentsa lanetan, baina bigarren zatian huts larria egin dute: Manu Sanchezek gola sartu du bere atean eta Athleticek eraman ditu hiru puntuak.
Horrenbestez, talde zuri-gorriak urrats handia eman du laugarren tokia ziurtatzeko; Alavesek, berriz, atzerapausoa egin du mailari eusteko borrokan, jaitsiera postuetatik puntu bakarrera baitago orain.
Lehen zatia oso trabatua eta jokorik gabekoa izan da. Ernesto Valverdek hasierako hamaikakoan hainbat aldaketa egin arren, talde zuri-gorriak berezko duen indarrarekin ekin dio partidari, baina babazorroek ondo eutsi diote.
Erasoko jokoari dagokionez, Athleticek Williams anaien abiadura eta kalitatearen premia izan du. Maroan Sannadi baloi guztiak bereganatzeko borrokatzen ibili da, eta min egiten saiatu da, baina azken errematean ez du asmatu, eta Siverak ez du aparteko lanik izan.
Areago, lehen zatian gol aukera garbi bakarra egon da, eta Alavesek sortutakoa, neurketa hasi eta berehala. Guevarak errematatu du area txikian, eta Unai Simonek sekulako geldiketa egin dio. Hortik aurrera, Gasteizko taldeak lan ona egin du defentsan, baina ezer ez erasoan.
Bigarren zatian, Gorka Guruzeta, Unai Gomez eta Oihan Sancet jarri ditu zelaian Valverdek, Djalo, Olabarrieta eta Canalesen ordez, hurrenez hurren, eta taldeak hobera egin du. Abiadura biziagoan mugitu du baloia eta arrisku gehiago eragin du Alavesen area inguruan.
Hain justu ere, Sancetek egindako jokaldi batean iritsi da zuri-gorrien gola. Guruzetak gaizki egin du errematea area txikian, baina ondoren Manu Sanchezek bere atean sartu du baloia. Zorigaiztoko jokaldia Alavesentzat; zorionekoa, berriz, Athleticentzat.
Gol horren ondorioz, Alavesek aurrera jo behar izan du, baina ez da gai izan arrisku nahikorik sortzeko Unai Simonen ate inguruan. Athleticek, ostera, kontraerasoan ateratzeko baliatu du egoera hori, eta Sannadik bigarrena sartzeko abagune garbia izan du luzapenean, baina huts egin du Siveraren aurrean.
Azkenean, Athletic nagusitu da, eta garaipen garrantzitsua lortu du datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzea ahalbidetzen duen laugarren postuari sendo eusteko. 'Chacho' Coudeten taldea, berriz, jaitsiera postuetatik puntu bakarrera geratu da, liga amaitzeko hiru jardunaldi soilik falta direnean.
FITXA TEKNIKOA
1 - Athletic Club: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Yeray, Yuri; Galarreta (Vesga, 93. min), Jauregizar; Olabarrieta (Guruzeta, 55. min), Canales (Sancet, 67. min), Djalo (Unai Gomez, 55. min); eta Sannadi (Lekue, 93. min).
0 - Deportivo Alaves: Sivera; Mouriño, Garces, Diarra, Manu Sanchez (Tenaglia, 72. min); Blanco (Carlos Martin, 77. min), Guevara; Vicente, Guridi (Cabanes, 87. min), Aleña (Protesoni, 87. min); eta Toni Martinez (Villalibre, 72. min).
Gola: 1-0, 71. min: Manu Sanchezek, bere atean.
Epailea: Jose Luis Munuera Montero. Txarte horia atera die Athleticeko Djalori eta Alaveseko Guevarari.
Gertakariak: Surne Bilbao Basketeko jokalariek egin dute ohorezko sakea, Europa Kopa irabazi eta gero. Horrez gain, Athleticen jokalariek besoko beltza eraman dute, Raul Lopez Campos jokalari ohiaren oroimenez, duela gutxi zendu baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Imanol Alguacil, Olympiakoseko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde greziarraren agintea hartu du Jose Luis Mendilibarren irteeraren ostean.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.