Sanceten golak garaipena eman dio Athletici Realaren aurkako derbian (1-0)
Athleticek irabazi du Realaren aurka San Mamesen jokatu den euskal derbia, EA Sports Ligako 14. jardunaldian. Oihan Sancetek sartu du partidako gol bakarra, txuri-urdinek markagailua berdintzeko hainbat aukera izan dituzten arren.
Partidako lehen minutuak ezin parekatuagoak izan dira. Athleticek sarriago izan du baloia, ostera, ez du lortu du arriskurik sortzea Realaren arean; izan ere, Reala eroso ibili da defentsan. Joko lasaiaren adierazgarria izan da lehen ordu laurdenera arte ez dela aterako jaurtiketarik ikusi. Nicok egin du lehena.
Pixkanaka, zuri-gorriak nagusitzen joan dira eta, jokaldi on baten ostean, markagailua irekitzea lortu dute. Oin askok jo dute baloia, Nicok erdiraketa bota eta Sancetek sarera egin du errematea (1-0).
Golak txuri-urdinen erasoa piztu du, eta berdinketaren bila abiatu dira. Arriskua sortzeko abaguneren bat izan dute, baina etxekoek ondo eutsi diote defentsari eta abantailarekin joan dira aldageletara.
Reala indartsuago zelairatu da bigarren zatian, baina lehen abagune argia Athleticek izan du Pradosen jaurtiketa batekin. Bera bakarrik agon da arean, baina oso ahul atera zaio.
Gipuzkoako taldeak Sucicen beste aukera bikain batekin erantzun du, Yurik baloia sarera ez bultzatzeko adina traba egin diolarik. Sergio Gomezek bota du urrutitik egindako lehen jaurtiketa. Hala ere, ez dute lortu Agirrezabalak defendatutako atean golik egin.
Hasi da Reala jokoaren jabe izaten eta Athletici kosta egin zaio baloia hartzea. Horietako batean izan du gola Oyarzabalek bere botetan, baina kanpora joan zaio jaurtiketa.
Realak berdinketa bilatu du amaierara arte, baina Athletic ondo aritu da defentsan. Markagailua handitzeko aukeraren bat ere izan du, baina markagailua ez da mugitu eta Athleticek irabazi du euskal derbia.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic Club: Agirrezabala; De Marcos, Vivian, Yeray, Yuri; Galarreta (Herrera, 76. min), Prados (Jauregizar, 60. min); Iñaki Williams (Berenguer, 76. min), Sancet (Unai Gomez, 70. min), Nico Williams; eta Djalo (Guruzeta, 60. min).
0 - Reala: Remiro; Aramburu (Aritz Elustondo, 84. min), Zubeldia, Aguerd, Javi Lopez (Aihen Muñoz, 75. min); Zubimendi, Sucic, Sergio Gomez; Take Kubo (Becker, 60. min), Oyarzabal eta Barrenetxea (Brais Mendez, 60. min).
Gola: 1-0, 26. min: Sancet.
Epailea: Jesus Gil Manzano. Txartel horia atera die Prados, Galarreta, Yuri, Zubeldia, Javi Lopez, Aguerd eta Sucic jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis: “Osasuna Espanyolen aurka ausart ikustea espero dut"
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Iñaki Williamsek ez du Ghanako selekzioan jarraituko
Williams anaietako zaharrenak 28 partida jokatu ditu Afrikako selekzioarekin, eta bi Munduko Txapelketatan eta Afrika Kopa batean parte hartu du.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Imanol Alguacil, Olympiakoseko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde greziarraren agintea hartu du Jose Luis Mendilibarren irteeraren ostean.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.