Osasuna eta Eibar Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketan izango dira
Osasunak eta Eibarrek 2023-2024 denboraldiko Erreginaren Kopako bigarren txandako kanporaketak gainditu dituzte asteazken honetan. Nafarrek Secció Esportiva AEM Kataluniako taldea kanporatu dute Taxoaren, 2-1ko markagailuarekin, luzapenera iritsi eta gero. Bestalde, gipuzkoarrek Quesos La Casota FF La Solana Ciudad Realeko taldeari irabazi diote etxetik kanpo (0-1).
Sailkapena lortzen lehenak gorritxoak izan dira. Nafarrek berehala hartu dute aurrea markagailuan euren norgehiagokan, Celiaren gol goiztiar batekin (3. minutua), Federazioko Lehen Mailan jokatzen duten bi taldeen arteko lehian. Hala ere, bisitariek emaitza orekatzea lortu dute lehen zatiko ordu erdia bete denean, Palaciosen bitartez. Berdinketa horrek arauzko denbora amaitu arte iraun du, eta, ondorioz, luzapena ekarri du.
Hala, partidako 111. minutura arte itxaron behar izan du Josu Dominguezek zuzentzen duen taldeak kanporaketa berriro bere alde jartzeko. Izan ere, Merche Izal gorritxoak, minutu batzuk lehenago berdegunean sartu denak, sare barrura bidali du atera zuzenean bidalitako falta jaurtiketa bat.
Hain zuzen ere, gol horrek eman dio azkenean Osasunari kopako txapelketako hirugarren txandan jokatzeko txartela.
Bestalde, Eibarrek Bigarren Federazioko 2. multzoan dagoen La Solanaren aurka jardun du, eta Hapsatou Malado senegaldarrak 73. minutuan sartutako gol bakarrari esker irabazi du neurketa. Horrenbestez, Yerai Martinen neskek bigarren zatira arte itxaron behar izan dute bi taldeen artean dagoen mailen aldea erakutsi eta sailkapen txartela lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Terzicek esan du baja seguru bakarra Vivianena dela eta Iñaki Williams “guztiz osatu" dela
Gainera, prestatzaile alemaniarrak Levanteren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan azaldu duenez, Canalesek eta Guruzetak taldearekin lan egin dute, eta euren arazo fisikoak ia atzean utzi dituzte.
Ramis, Atleticoren aurkako partidari buruz: “Taldeak saria merezi du egiten ari den lanagatik”
Luis Miguel Ramis Osasunako entrenatzaileak gorritxoek asteazken honetan Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du hedabideen aurrean.
Madrilgo Erkidegoak Rayo Vallecanoren estadioa berriz irekitzeko baimena eman du
Bigarren ikuskaritzaren txostenean ondorioztatzen denaren arabera, instalazioak erabiltzeko baldintza egokian daude.
Braulio Vazquez, Osasunaren agurrean: “Gozatu eta sufritu egin dugu elkarrekin. Denak du amaiera”
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendari ohiak agur esan dio talde gorritxoari astelehen honetan emandako prentsaurrekoan. Hamar urteko ibilbidearen ostean, Vazquez Valentzian arituko da lanean aurrerantzean.
Eibarrek garaipen handia lortu du Balaidosen, Celta Fortuna aurkari, eta bigarren postuan jarraitzen du Hypermotion Ligan (0-4)
Jokin Aranbarriren taldeak lehen zatian sartu ditu lau golak: Jon Magunazelaiak, Adu Aresek eta Jon Guruzetak, azken horrek bi aldiz, egin dituzte. Eibarrek lau garaipen jarraian daramatza, golik jaso gabe gainera.
Eibarrek porrot gogorra izan du Badalonaren aurka, Ipuruan (1-4)
Gol guztiak bigarren zatian sartu dituzte. Uribek, Requenak eta Guijarrok, 48., 63. eta 67. minutuetan, 0-3koa jarri dute; Nerea Sanchezek 1-3koa sartu du, baina Paula Sanchezek Kataluniako taldearen laugarren gola lortu du, gerora.
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.