La Solana-Eibar eta Osasuna-AEM, Erreginaren Kopako 2. txandako kanporaketak
Eibarrek FF La Solana Quesos La Casota taldea izango du aurkari eta Osasunak Seccio Esportiva AEM, Erreginaren Kopako bigarren txandan. Zozketa ostiral honetan, irailaren 29an, egin da Espainiako Futbol Federazioaren Futbolaren Hirian (Las Rozas, Madril).
Hala, armaginek etxetik kanpo jokatu beharko dute; zehazki, Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa). Bestalde, gorritxoek etxean hartuko dute Lleidako taldea.
Kanporaketak partida bakarrera erabakiko dira, eta neurketak urriaren 10a eta 12a bitartean jokatuko dira.
2023-2024ko Erreginaren Kopako 2. txandako kanporaketak:
FF La Solana Quesos La Casota - Eibar
Malaga - Cacereño
Real Union Tenerife - Espanyol
Balears - Granada
Osasuna - SE AEM
Alba Fundacion - Rayo Vallecano
Oviedo - DUX
Kordoba - Juan Grande