Luis Enrique: ''Unai Simon bikain aritu da, selekzio honetan jokatzeko gaitasuna du''
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Martin: “Final parekatua izango da, bi talde oso osoren arteko partida”
Jon Martinek “amets bat” biziko du larunbateko Errege Kopako finala jokatzean, hala azaldu du gaur emandako prentsaurrekoan. Lasartearrak badaki jokalari oso onez osatutako taldea izango duela aurkari, baina argi esan du beraiek irabaztera doazela.
Atletico eta PSG, finalerdietara Bartzelona eta Liverpool kanporatuta, hurrenez hurren
Koltxoneroek 1-2 galdu dute Metropolitanon jokatu den final-laurdenetako itzulerako partidan, baina kanporaketa 3-2 irabazi dute. Bestalde, paristarrek talde ingelesa 0-2 hartu dute mendean, Anfielden, eta Luis Enriqueren jokalariek, egungo txapeldunek, hirugarren urtez jarraian jokatuko dituzte finalerdiak.
Realaren 405 bazkide gehiagok izango dute aukera Kopako finalean izateko
Klub txuri-urdinak astearte gauean iragarri duenez, eta Espainiako Futbol Federazioko sarrerak saltzeko plataforma kudeatzeaz arduratzen den konpainiak egin duen prozesuaren ondorioz, 318 eserleku gehiago sortu dira Cartujako hainbat sektoretan; gainera, erosketa prozesuaren bigarren fasean 87 sarrera sobera gelditu dira.
Jon Gorrotxategi: “Harrobiko jokalari batentzat finalera iristea… ezin duzu amestu ere egin”
Jon Gorrotxategirentzat, Realeko harrobiko jokalariarentzat, bere taldearekin jokatuko duen lehen finala izango da. Txiki-txikitatik Realean hazia, bere ametsa beteko du larunbatean.
Iraolak ez du Bournemouthekin kontratua berrituko, eta horrek atea irekita uzten dio Athletici edo beste abentura bati
Entrenatzaile gipuzkoarrak hiru denboraldiz jarraian salbatu du talde ingelesa, eta laugarren denboraldian gauza bera egiteko bidean da. Gainera, taldea Europarako sailkatzea lortzen badu historikoa litzateke.
Gonçalo Guedes : “Ibilbide ona egin dugu eta garaipenarekin amaitu behar da”
Atletico Madrilek eta Realak datorren larunbatean La Cartujan jokatuko duten Kopako finalaren atarian, Gonçalo Guedesekin egon gara. Oraingoz "oinak lurrean" dituela eta "lasai" dagoela esan digu. Baina horrek ez dio Kopa Donostiara ekartzeko gogoa kentzen, aurretik partida zaila dutela jakinda ere. (Bideoa gazteleraz)
Eibarrek puntu bat eskuratu du Valladoliden, eta zortzi partida jarraian daramatza galdu gabe (0-0)
Beñat San Joseren taldeak berdinketa lortu du Jose Zorrillan, eta, hala, zortzigarren postuan amaitu du Hypermotion Ligako 35. jardunaldia. Jokoan izandako azken hogeita lau puntuetatik, euskal taldeak hogei bereganatu ditu.
Javier Alberola izanen da Errege Kopako finalaren epailea, larunbat honetan
Jorge Figueroa egonen da VARean. Alberola 2017-2018 denboralditik da Lehen Mailako epailea, eta 2022tik internazionala da.
Lopez Ufarte: “Reala oso ondo dago; final hau irabaz dezake”
Roberto López Ufarte, Realeko jokalari ohia, 87ko kopako garaipenaren protagonistetako bat da, baita Atleticoren zein Realaren elastikoa jantzi duen jokalaria ere. Berarekin egon gara garaipen hura gogoratzen eta datorren larunbateko Errege Kopako finalari buruz duen ikuspuntua ezagutzen. (Bideoa gazteleraz)
Jai-giro ederra prestatu du Realak Sevillan: musika eta kalejira Cartujaraino
Zaleentzako gune txuri-urdina Sevillako Carlos III.a etorbidean egongo da, eta 11:00etan irekiko dute. Hainbat DJ eta artista izango dira oholtza gainean, besteak beste, Süne, Brigade Loco eta Del Toro.