Eibar-Alaves, euskal derbia Ipuruan
Eibarrek eta Alavesek euskal derbia jokatuko dute igande honetan, 12:00etan, Ipuruan. Armaginek garaipena lortu nahi dute Europako postuetan sartzeko lehian jarraitzeko eta arabarrek hiru puntuak dituzte helburu, salbazioa ia bermatuta uzteko.
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrentzaileak Charlesen eta Sergi Enrichen bajak izango ditu. Aurrelari bakarra du, eta Kike Garciak jokatuko du hasieratik. Mendiibarrek zalantza du Orellana eta Ivan Alejo hasierako hamaikakoan jartzearekin. Zelai erdian Dani Garciak hasieratik jokatuko du.
Alavesek bolada txarra hautsi zuen iragan jardunaldian eta bigarren garaipena jarraian lortu nahi du. Abelardo entrenatzaileak Carlos Vigarayren baja du, eta deialditik at geratu dira Guillermo Maripan eta Alvaro Medran. Ibai Gomez hasierako hamaikakora bueltatuko da. Aurrealdean Munirrek eta Guidettik jokatuko dute.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Ramis, Cote; Dani Garcia, Escalante; Pedro Leon, Orellana, Inui; Kike Garcia.
Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Ely, Duarte; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia edo Dani Torres, Burgui edo Pedraza; Munir eta Guidetti.
Epailea: Alberto Indiano Mallenco.
Zelaia: Ipurua. 12.00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Alavesek penaltietan irabazi du denboraldiaurreko azken partida
Alavesek amaitu du denboraldiaurrea. Quique Sanchez Floresen taldeak Racingen aurka jokatu du Sardineron, Nando Yosu saria jokoan zuela, eta penaltietan lortu du garaipena (7-8), bana berdinduta amaitu ostean. Mantilla (bere atean sartu du gola Youssefen jaurtiketa bat desbideratuta) eta Villalibre izan dira partidako golegileak.
Ligan 26/27 denboraldian izango diren arau berriei buruz jakin beharreko guztiak
Epaileen Batzorde Teknikoak datorren denboraldirako arau berriak argitaratu ditu, eta, besteak beste, denbora-galerak saihesteko ekimenak eta VAR protokoloan egin beharreko aldaketak jaso ditu.
Unai Nuñezek Espanyolen jokatuko du utzita
Sestaoko atzelariak Celtak utzita jokatuko du 2026-2027 denboraldia talde kataluniarrean.
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Osasunak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Napoliren aurka, Italian (2-1)
Italiako taldearen aldeko lehendabiziko gola Mateo Politanok sartu du, 27. minutuan. Atsedenalditik bueltan, 53. minutuan, Lorenzo Luccak bigarrena egin du. Osasunaren gol bakarra penaltiz iritsi da. Ante Budimirrek, 69. minutuan, bete-betean asmatu du hamaika metroetatik.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Zaleak, hunkituta, azken agurra eman diote Franco Baresi kapitainari, Milanen
Futbol munduko hainbat aurpegi ezagun eta milaka zale bildu dira San Anbrosioko basilikan, Milanen kapitain ohi ospetsuari azken agurra emateko. 66 urte zituela hil zen, uztailaren 31n, gaixotasun baten ondorioz.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.