Euskal Selekzioa-Txekia, deialdia
Iñigo Juaristi Caballero hautatzaileak jakitera eman du ze jokalari arituko dira larunbat honetan Ipuruako futbol-zelaian Txekiaren kontrako partidan.
DEIALDIA
ATHLETIC CLUB
Ane Bergara Artieda (5)
Yulema Corres Somovilla (5)
Nekane Diez Tapia (6)
Damaris B. Egurrola Wienke (0)
Joana Flaviano Aurtenetxe (0)
Vanesa Gimbert Acosta (4)
Garazi Murua Astorkiza (2)
Maite Oroz Areta (0)
Ainhoa Tirapu de Goñi (4)
Ainhoa Vicente Moraza (3)
Erika Vazquez Zuloaga (4)
F.C. BARTZELONA
Marta Unzue Urdaniz (4)
REALA
Leire Baños Indakoetxea (3)
Nahikari Garcia Perez (2)
Manuela Lareo Polanco (2)
Mª Asun Quiñones Goikoetxeea (1)
Sandra Ramajo Moreno (6)
Naiara Beristain Gonzalez (4)
Egitaraua
Selekzioak Ipuruan jokatuko duen partidaren inguruan egitarau zabala eta erakargarria antolatuko da. Bide batez, duela 80 urte munduan Euskal Herria defendatu zuen selekzioa omentzeko baliatuko da eguna.
Ostirala, azaroak 24
Euskal Selekzioaren inguruko mahai ingurua Armeria Eskolan. Besteak beste, Jose Angel Iribarrek hartuko du parte. 19:00etan hasiko da.
Larunbata, azaroak 25
11:00: Fan Zonearen inaugurazioa Untzaga plazan. Puzgarriak eta gaztetxoendako jolasak jarriko dira.
Eguerdian: Euskal Selekzioko joalarien aurkezpena zaleen aurrean
16:00: Kalejira Untzagatik Ipuruara.
17:00 EUSKAL SELEKZIOA-TXEKIA partida.
19:00: Nerea Rodriguez DJ-a
20:00: Genero Indarkeriaren Eguna gogoratzeko ekitaldia.
Eguna boroboltzeko: Disko Festa
Zure interesekoa izan daiteke
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi behar izan zuen neurketa hasi eta bi minutu eskasera.
F Liga abuztuaren 29an hasiko dute Realak eta Eibarrek eta 30ean Athleticek eta Alavesek
Abuztuaren 29an, larunbatean, talde txuri-urdinak Logroño United hartuko du, eta talde armaginak, Espanyol. Bestalde, lehoiek FC Badalona izango dute aurkari etxean, hilaren 30ean, igandean, eta Alavesek, Valentzia.
Miguel Rodriguez: “Entrenatzaileak eskatutako postuan, eroso izango naiz: bigarren aurrelari, eskuineko hegalean…”
Alavesen fitxaketa berria Herbehereetako Utrecht taldetik iritsi da Gasteizera, eta astelehenean aurkeztu dute. Miguel Rodriguezek ilusio handia du euskal taldean aritzeko aukeragatik.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich Cityri
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich City taldeari Colchesterren jokatutako lagunartekoan. Darlingek 58. minutuan eginiko gola iraultzeko gai izan dira gorritxoak. Aimar Orozek lehen minutuak izan ditu eta Arazurikoak bere maila erakutsi du bigarren zatian. Penaltiz egin dute banakoa gorritxoek. Garaipenaren gola, luzapenean, Asier Bonelek sartu du.
Infantinok bertan behera utzi du FIFA inbertitzaile pribatuei irekitzeko proiektua
FIFAko presidenteak proposamena erretiratu du, hainbat konfederazio eta federazio, UEFA barne, aurka agertu ondoren.
Realak udako lehen porrota jaso du Toulouseren aurkako lagunartekoan (2-1)
Rino Matarazzok zuzentzen duen taldeak uda honetako lehen porrota jaso du Toulouseren aurka 2-1 galduta. Laugarren lagunartekoa zen txuri-urdinentzat. Toulouseren golegileak Vignolo eta Hidalgo izan dira, eta Solerrek sartu du Realarena, falta jaurtiketa bat baiatuta.