Urreisti: “Irabaztera etorri behar ginen, Barandika eta Basqueren partida horren erabakigarria ez izateko”
Urreistik eta Atainek bi jokotan garaitu dituzte Laduche eta Manci. Hasieran partidan sartzea kostatu zaien arren, aise irabazi dute bigarrena. Bikote gazteena sailkapenaren puntan kokatu da eta, horren aurrean, “gerra emateko prest” daudela eta eman emango dutela adierazi du Atainek.