Urreisti-Atain bikoteak bigarren garaipena bildu du, Laduche eta Manci txapelketan aurrera egiteko aukerarik gabe utzita
Aurrelari mutrikuarra eta atzelari markinarra bi jokotan nagusitu dira (15-10 eta 15-6). Horrela, Urreisti eta Atain zazpi punturekin kokatu dira sailkapenean. Aurkariek, aldiz, ez dute txapelketan aurrera jarraitzeko aukerarik, bigarren porrota baitute.