Sei domina lortu dituzte euskal tiralariek Munduko Txapelketan
Euskal Selekzioak beste bi domina lortu ditu Munduko Txapelketan. 23 urtez azpiko neskek zilarrezko domina lortu dute, eta emakumezkoen 540 kiloko proban brontzezko domina lortu dute. Txapelketa bukatuta, sei domina poltsikoratu ditu Euskal Selekzioak.