Rockson Yeboahk zaintiratua du eskuin belauneko barneko alboko lotailuan
Osasunaren jokalaria larunbatean lesionatu zen, talde gorritxoak igandean Malagaren aurka jokatu behar izan zuen partidaren aurreko azken entrenamenduan. Nafarroako klubak ez du zehaztu noiz arte izango den baja futbolari ghanatarra.