Reala eta Real Madril abenduaren 2an arituko dira, Superkopa dela eta
Talde txuri-urdinak 19:00etan hartuko du talde zuria Anoetan. Bartzelona-Atletico Madril ere egun berean jokatuko da, 21:30ean.
Talde txuri-urdinak 19:00etan hartuko du talde zuria Anoetan. Bartzelona-Atletico Madril ere egun berean jokatuko da, 21:30ean.
Realeko entrenatzaileak igandean Rayo Vallecanoren aurka Anoetan jokatuko duten partidaz hitz egin du. Oyarzabal gaixorik dagoela ere aipatu du, baina partidarako prest egotea espero duela.
Raul Celada leondarra eta Katherine Tisalema ekuadortarra, iazko edizioko irabazleak, faborito nagusien artean daude Behobia-Donostia lasterketako garaipena eskuratzeko. Gizonezkoetan, Celadak lehia gogorra izango du, besteak beste, Chakib Lachgar errenteriarra, Iraitz Arrospide eta Javi Guerra beteranoa saiatuko baitira hura mendean hartzen. Emakumezkoetan, dozena bat atleta Tisalemaren aurretik helmugaratzen saiatuko dira. Maitane Gilero, Elena Silvestre eta Maite Arraiza izango dira horietako batzuk. Elena Loyo arabarra (2024ko irabazlea) ere ageri da hautagai nagusien artean.
Donostiako taldeak Perfumerias Avenida hartu du mendean Salamancan (70-74) eta Bizkaikoak luzapenean irabazi dio Duran Maquinaria Ensinori (66-72). Araskik galdu egin du Celta Femxa Zorkaren aurka (75-56).
Alavesek hutsean berdindu du Sevillaren aurka ostiral honetan Sanchez-Pizjuanen jokatu den EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida. Erasoan oldarkortasuna falta izan zaie babazorroei, eta zortzi partida daramatzate jada garaipenik lortu gabe. Sivera izan da jokalari aipagarriena, penalti bat gelditu baitu.