Real Madrilek bere erritmoa ezarri du amore eman ez duen Baskoniaren aurka (86-104)
Gasteizko taldea kemen handiz lehiatu da, baina ezin izan du hasieratik nagusi izan den Real Madril garaitu.
Gasteizko taldea kemen handiz lehiatu da, baina ezin izan du hasieratik nagusi izan den Real Madril garaitu.
Errege Kopan, Espanyolen aurkako kanporaketan, Ugartek 2-1ekoa egin du, eta Rojok, azken minutuan, 4-3koa. Biak ala biak pozarren azaldu dira, partida amaituta eta sailkatzea eskuratuta.
Anaitasunak Alavesen aurka jokatuko du bihar Txerloian, Errege Kopako lehen jardunaldian. Loren Barbado entrenatzaileak prentsaurrekoan azaldu du partida “aitortza moduko bat” dela beraientzat, baita “bihotzarekin eta emozioarekin” jokatzekoa ere.
Bizkaiko taldeak luzapeneko azken minutuan sartu du kanporaketan erabakigarria izan den gola. Adrian Carrionek, Andoni Ugartek, Ander Lakak eta Jon Rojok sartu dituzte Hector Urquiaren taldearen golak; neurketa ikusgarria izan da.
Aritz Erkiagak eta Alex Goitiak egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko tantorik onenak.