SARI BANAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia

Hirugarren aldiz jaso du saria Lionesses London Cityko jokalariak, eta lehenengoz, Bayern Municheko aurrelariak.

LONDON (United Kingdom), 27/10/2026.- Women's Ballon d'Or winner Alexia Putellas and Men's Ballon d'Or winner Harry Kane pose with their trophies at the end of the 2026 Ballon d'Or awards ceremony at the London Palladium Theatre, London, Great Britain, 26 October 2026. It is the 70th edition of the annual ceremony. (Gran Bretaña, Reino Unido, Londres) EFE/EPA/TOLGA AKMEN
Alexia Putellas eta Harry Kane, sariarekin

Harry Kanek eta Alexia Putellasek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia astelehen gauean, Londresen, France Football aldizkariak eta UEFAk antolatutako ekitaldian. Aurten, 70 bete dira Stanley Matthews jokalari ingelesak irabazi zuen lehen edizio hartatik; hori ospatzeko, Ingalaterrako hiriburuan egin dute sari-banaketa.

Putellasek hirugarren aldiz jaso du garaikurra, Michael Owenen eskutik. London City Lionesses taldeko jokalariak hainbat lesio larri gainditu ditu bere ibilbidean, eta une txar horiek gogoan izan ditu eskertzeko hitzaldian.

Harry Kane Ingalaterrako selekzioko kapitaina eta Bayern Municheko jokalariak, ostera, estreinakoz jaso du saria. Hasiera batean faborito argirik ez egon arren, azken egunotan aurretik egon da kiniela guztietan, eta Lamine Yamal eta Kylian Mbappe atzean utzi ditu.

Gainerako sariak

Jokalari gazte onenaren Kopa garaikurra Lamine Yamalek eta Vicky Lopezek irabazi dute. Atezainen kategorian, Unai Simon eta Cata Coll izan dira nagusi. Horrez gain, Pere Romeu eta Luis de la Fuente dira 2026ko entrenatzaile onenak; klub onenak, ostera, Bartzelona emakumezkoetan, eta PSG gizonezkoetan. 

Azkenik, golegile onenen Gerd Müller saria Harry Kanek eta Charlyn Corralek eraman dute. Bukayo Sakaren (Arsenal) lan humanitarioa ere aitortu dute, Sokrates sariarekin.

Publizitatea
X
Publizitatea
X