Peru Nolaskoain: “Jokatzeko moduan ikusten dut nire burua”
Peru Nolaskoainek ia sei hilabete eman ditu Eibarrekin entrenatu eta jokatu gabe, orkatileko lesio baten ondorioz. Zumaiarra taldearen dinamikara itzuli da, eta orain pixkanaka erritmoa hartzeko asmoa badu ere, jokatzeko prest ikusten du bere burua.