Zubieta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aramburuk min hartu du soleoan eta Reala eskuin hegalik gabe utzi du

Hector Fort kataluniarra ere min hartuta dago. Gainera, Odriozolak sendatzeko prozesuan jarraitzen du, eta Ruperezek Sanseko fitxa du eta 23 urte baino gehiago; beraz, ezin du lehen taldean jokatu.

Jon Aramburu of Real Sociedad competes for the ball with Robert Navarro of Athletic Club during the LaLiga EA Sports match between Athletic Club and Real Sociedad at San Mames on February 1, 2026, in Bilbao, Spain.

Jon Mikel Aramburu Realeko hegalekoa Athleticen aurkako derbi batean. Artxiboko argazkia: Europa Press

Realeko medikuek Jon Mikel Arambururi asteazken honetanegindako azterketek eskuin hankako soleoan giharretako lesioa duela baieztatu dute, talde txuri-urdinak ohar labur batean jakinarazi duenez. "Lesioaren bilakaerak itzulera baldintzatuko du", gaineratu du.

Aramburuk normaltasun osoz eman dio hasiera asteazken honetako entrenamenduari, Yangel Herrerarekin batera Venezuelako selekzioarekin egindako bidaiatik itzuli ostean. Hala ere, lan saioan eskuin hegalekoak min hartu du, eta Zubieta utzi du ospitalean azterketak egin diezazkioten.

Hector Fort hegaleko kataluniarra ere min hartuta dago. Aurtengo fitxaketa Euskal Herria Txapelako finalaren deialditik at geratu zen azken unean, eta harrezkero taldearekin entrenatu gabe jarraitzen du. Alvaro Odriozolak sendatzeko prozesuarekin aurrera jarraitzen du, eta Ruperezek Sanseko fitxa du eta 23 urte baino; ondorioz, ezin du lehen taldearekin jokatu.

Gauzak horrela, eskuineko hiru hegalekoak min hartuta daude, eta Matarazzok Zubeldia, Beitia, Marin edo Barrenerekin bete dezake hutsune.

Publizitatea
X
Publizitatea
X